Iranzu Zalba. Gradu Bikoitza IAMR+IPPA- “Nekazaritzako Elikagaien Ingeniaritzako eta Berrikuntzako Gradu Bikoitza egitea erabaki nuen, elikagaiak interesatzen zitzaizkidalako eta gradu honek arlo asko biltzen dituelako. Gainera, betidanik izan ditut gustuko zientziak. Gehien gustatzen zaidana talde-giroa eta ikasleen arteko lankidetza da, halako ikastegi txiki batean horrek erraztasun asko ematen baititu”.
Natalia Bellostas. Nekazaritzako Ingeniaritzako tituludun (2001) eta INTIA Nekazaritzako Elikagaien Teknologiak eta Azpiegiturak enpresako zuzendari kudeatzailea.
Paula Carolina Lozano.Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzan. “Txiki-txikitatik ingeniaria izan nahi nuelako aukeratu nuen Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritza. Hori zen nire ilusioa, eta laguntzeko prest nituen etxekoak. Karrera aukeratzeko garaian, NUPek eskaintzen zituen graduen ikasketa-planak begiratu nituen, nire profilera gehien hurbiltzen zena zein zen jakiteko. Atzera begiratzen dudanean, konturatzen naiz bete-betean asmatu dudala gradu hau aukeratzean, eta baita NUP aukeratzean ere”.
María Pilar Garde. Telekomunikazio. Ingeniaritzako tituludun (2014), doktore (2019) eta Europako Espazio Agentziako ikertzailea (Herbehereak).
Xabier Claver. Gradua Erizaintzan. “Erizaintza aukeratu nuen besteei laguntzea maite dudalako eta irakasle izateko aukera ematen duelako, gauza zoragarria niretzat. Osasun-laguntzako praktikak dira Erizaintzako karreraren alderik hoberena, dudarik gabe. Asko ikasten da horietan, baita ezagupen teoriko guztiak aplikatu eta sakondu ere, horixe baita erizain bilakatzeko bidea”.
Ignacio Garbisu. Erizaintzako tituludun (1993) eta Madrilgo Niño Jesús Haurren Ospitale Unibertsitarioko Erizaintzako zuzendaria.
Aitor Nicuesa. Gradu Bikoitza Zuzenbidean eta EAZn. “Institutuan hasi nintzenerako banekien Zuzenbidea ikasi nahi nuela, nahiz eta zehatz-mehatz ez jakin zer zen. Gustuko nituen filosofia eta etika eta, batez ere, filosofia moralari buruzko eztabaidak, eta jakin nahi nuen nola zegoen arautua gure gizartea eta zergatik. Geroxeago, titulazio bikoitz honen berri izan nuen, eta ohartu nintzen EAZko gaitasunak ikastea baliagarria izanen zitzaidala edozein lanbidetarako”.
Sara E. Ciriza. Zuzenbideko tituludun (2004) eta diplomazialaria, Atzerriko Ordezkaritzen Arloko buru baita (Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioa).
Isabel Arrieta. EAZ. “DBHko 4. mailan Ekonomia aukeratu nuen, eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Orduaz geroztik, argi izan nuen horretan aritu nahi nuela. Karreran, finantzekin lotutako guztia gustatu zait gehiena. Azken batean, enpresa guztietan izaten da erabakiak hartu eta finantzatu beharra, eta honelako irakasgaiak ikasteak enpresen eguneroko jardunera hurbiltzen gaitu, errealitatera, alegia”.
María Sanz de Galdeano. Enpresa Zientzietako tituludun (1991) eta CEIN zentroko (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroa) koordinatzailea.
Miriam Mesquita. Gradua Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzan. “Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua aukeratu nuen teknologia eta diseinua oso gogoko nituelako eta karrera horrek biak biltzen zituelako. Unibertsitateak hainbeste baliabide eta praktika gure esku jartzea izan dut gustukoena karrera honetan”.
Ana Monreal Vidal. Industria Ingeniaritzako tituludun (2007) eta Industrial Augmented Reality enpresako operazioen zuzendaria.
Marta López. Datuen Zientziak. “Karrera aukeratu behar izan nuenean, ez nekien zein arlo hartu, jakintza-arlo asko eta desberdinak gustatzen zitzaizkidalako. Azkenean, Datuen Zientzia aukeratu nuen: edozein arlotan aplika daitekeen karrera eta nire jakin-mina asetzeko bidea irekitzen didana”.
Alexandra Bernal. Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoko tituludun (2006), Agrobioteknologiako doktore (2013) eta Viscofan enpresako I+G-ko teknikaria.
Javier Iribertegui Sola. Historia eta Ondare. “NUPen Historia eta Ondarea ikastea erabaki nuen, gehienbat programa berezia delako, ez ohiko gradu bat. Ikasketa horiek, historialari gisa trebatzeaz gain –espero ditzakezun irakasgai tipikoekin–, gure iraganaren beste ikuspegi bat izateko aukera eman didate, irakasgai batzuek beste gradu batzuetan gutxitan lantzen diren ikuspegietatik aztertzen baitute historia: generoaren edo ingurumenaren ikuspuntutik, esate baterako. Inolako zalantzarik gabe gomendatuko nuke NUPen Historia eta Ondarea ikastea, harritzekoa badirudi ere etorkizunera begira dagoen karrera bat baita”.
Francisco Fernández Nistal. Soziologiako tituludun (1995), Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko (CPEN) zuzendari nagusi eta NUPeko Alumni Nabarmenaren II. Sariaren irabazlea.
Unai Seminario. Gradu Bikoitza Haur Hezkuntzako Irakasletzan eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzan. “Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitza aukeratu nuen, eskolak emateko malgutasun handiagoa eskaintzen duelako eta irakaskuntzaren ikuspegi zabalagoa ematen duelako. Bestetik, Unibertsitatean oso giro hurbila dago, eta, zalantzaren edo arazoren bat izanez gero, beti egonen da norbait laguntza edo orientazioa emateko prest”.
Bruno Miguel Jiménez. Musika Hezkuntzako Irakasletzako tituludun (1998) eta Francisco Javier Sáenz de Oiza ikastetxe publikoko zuzendaria (Kaseda).