Prestakuntza

‘Startup’ kooperatiboa: erantzukizun partekatua

Ekintzaile guztiek ez dute inbertitzaile asko erakartzeko helburua, ezta erraldoi teknologiko batek ‘startup’a erosten buka dezan nahia ere. Batzuk uste dute kapitala ez dela izan behar erabakiak hartzeko muina, presak ez direla onak eta garantzia duena jendea proiektura gehitzen dihoan jendea dela. Hau da ‘startup’en filosofia, kooperatibaren forma hartzen dutenak itxura juridiko bezala.

Zeintzuk dira aukera hauen zergatiak? Zer dute bereziki startup-ak diren kooperatibak? Modu juridikoan ‘startup’ bat sortzea erabakitzen duten ekintzaileek, horrela, langileek erabakiak hartzeko aukera berberak izan ditzaten egiten dute. Bere konpainien eginkizuna ezin da dirua irabaztea izan.

Beste ‘startup’ekin alderatuz, kooperatiba baten fundatzaileek ez dute bilatzen etengabe igotzen joatea, inbertitzaileak erakartzea edo inbertsioaren itzulera handi bat jasotzea, bai onura handiak sortuz edo bai enpresa beste enpresa handi bati salduz. Horregatik, ‘startup’ kooperatibo batean lan-erritmoa eta hazkundea motelagoa da. Normalki, bere erronka egonkortasun ekonomiko eta laborala dira, eta garapen ekonomiko eta soziala.

Alde

Kooperatiba gaur egun horrela ezagutua den ekonomia sozialeko ‘startup’ek aukeratzen duten itxura juridikoa da. Edozein sektoreko edozein enpresara egokitzen den formatu bat da, teknologikoa barne. ‘Startup’ gehienentzat buruko min bat dena, finantziazioa eta lan-talde on bat aurkitzea, kooperatibarentzat ez da hainbeste.

Finantziazioari dagokionez, ‘startup’ kooperatibek ez dute bakarrik formatu honi heltzea dakartzan hobariez gozatzen (sozietate-zerga % 20koa da, ekonomia sozialeko diru-laguntzak har ditzakete, hori sortzean eman beharreko tasatik libre daude...), baizik eta erakartzen dute ere ‘banku etikoa’ bezala ezagutua denaren interesa, etekin soziala lortzera begira dauden enpresa horietan inbertitzen duen hori.

Forma juridiko bezala kooperatiba aukeratu duten ekintzaile asko hor bere lanpostu propioa sortzeko irtenbidea ikusi duten gazteak dira. Gainera, zenbait gaztek kooperatiba aukeratzen dute beraiek bakarrik enpresa bat antolatzeko desafioari aurre egin behar ez izateko.

Dena den, hiru garun izateak -kooperatiba bat sortzeko gutxieneko fundatzaile kopurua- eta ez bat edo bi bide-orria erabakitzen dutenak, ez du ziurtatzen ‘startup’a arrakasta bat izango denik. ‘Startup’ kooperatibak bere sektorean lehiatu behar du jarraitu eta mantendu nahi badu.