Enplegua

Lan elkarrizketa

Behin curriculumak lehen iragazkia gainditu eta gero, lan-elkarrizketaren ordua iritsi da. Eta lanpostu baterako hautagaiaren etsai nagusiak nerbioak dira. Jarrera ezkorrak ekiditea jarrera baikor batzuk betetzea bezain garrantzitsua da, hala nola garaiz iristea, enpresaren ezaugarriak ezagutzea edo argudio eta norberaren indarguneak prestatzea. Kasuak kasu, lan-elkarrizketa batean jarraitu behar ez diren 10 jarrera daude.

1. Ezkorrra izanBeti gailendu behar du ikuspuntu baikorrak. Langileak alde batera utzi behar ditu jarrera oso kritikoak edo etsikorrak eta empresari eman diezaiokeen balioetan zentratu.
2. Urduritasuna erakutsiLortu nahi duen lanposturako ziurtasun falta edo heldutasun gabezia bezala ikus daiteke.
3. Aurreko enpresak edo lankideak kritikatu. Pertsona gatazkatsu edo taldean lan egiten ez dakien baten ikur izan daiteke.
4. Galderak ekidin. Gomendagarria da planteasen diren kontu guztiei erantzutea. Beraz, gomendagarria da ere egin ahal diren galdera mota guztietarako erantzunak prestatzea eta oso adi egotea elkarrizketaren garapenari. Batzuetan gauza bera askotan galdetuko baina beste modu batzuetan planteatuz. Argudio guztiak oso argi izatean datza, eta galdera baten planteamendua ongi ez ulertzearen kasuan, elkarrizketatzaileari komunikatu.
5. EtenGarrantzitsua da itxoitea elkarrizketatuak bere galdera edo argudioak planteatzen bukatzea. Etetea entzuten ez jakitearen eta gehiegizko ezinegonaren ikur da, profesionaltasun falta erakusten duena
6. Behar baino gehiago hitz egin. Estiloa zuzena izan behar da, argia eta laburra, hitz egiten ari diren geiei buruz zehaztasun askorekin sartu gabe. Kontuan izan behar da gehienetan elkarrizketatzaileak denbora jakin bat duela aurreikusita elkarrizketarako
7. Gezurrak esanCurriculumari, lan-esperientziari, ezaguerei edo trebetasunei buruzko adierazpenek errealitatearekin harremanik ez badute, hori azkenean kaltegarri izaten da, itxaropen faltsuak sortzen baitira..
8. Hitz baldarrak erabili. Garrantzitsua da hizkuntza zaintzea, heziera eta profesionaltasunaren erakusle da. 
9. Jarrera txar bat jarri. Etzanegia esertzeak, hankak edo besoak luzatzeak, eskuak garondoan ipintzeak eta abarrek irudi txar bat ematen dute
10. Txiklea mastekatu.  Batzuetan nerbioak lasaitzeko edo ahotsa argitzeko balio badute ere, lan-elkarrizketa batera txiklea mastekatuz edo goxoki bat janez sartzea ez da gomendagarria.