Uniozio

Jutta Koether, Artiumen (II)

Jutta Koether

Laurogeiko hamarkadaren hasieratik, Jutta Koetherren arte-praktika pinturan oinarritu da, eta idazketak, performanceak eta musikak zeharkatu dute orobat; praktika horiei esker, artehistoriografiaren diziplinari kontra egin dio, eta bere genealogia propioak bilatu. Koetherren lana gordeka eta manugaitz hurbiltzen da pinturaren historiara, bitarteko hori arte-praktika feminista gauzatzeko egokia dela aldarrikatuz, eta modu kritikoan jabetzen da kanonaren haustura-uneak markatu dituzten margolaritza-tradizioez.

Koetherrek artea eta filosofia ikasi zuen Koloniako Unibertsitatean, eta Ikasketa Independenteen Programa ere egin zuen Whitney Museum of American Art museoan, New Yorken, 80ko hamarkadaren hasieran. Erakusketa monografikoak antolatu dizkiote hainbat museo eta erakundetan: Museum Brandhorst, Munich, Mudam Luxembourg, PRAXES Center for Contemporary Art, Berlin, Moderna Museet, Stockholm, Van Abbemuseum, Eindhoven; Kunsthalle Bern, Vienako Arte Ederren Akademia eta Kölnischer Kunstverein, Kolonia.

Artea sortzeaz gainera, Koetherrek testuak idatzi ditu hainbat arte- eta musika-argitalpenetan, hala nola Spex, Eau de Cologne, Artforum, Texte zur Kunst eta Flash Art. Liburuak argitaratu ditu, besteak beste: f. (1987). Gainera, Koether hainbat proiektutan jardun da Reena Spaulings kolektiboarekin, eta musika-performanceetan ere bai Rita Ackerman, Tony Conrad, Kim Gordon, John Miller, Steven Parrino eta Tom Verlaine musikariekin, besteak beste. 2010. urtetik, Pintura eta Marrazketa irakasten ditu Arte Ederren Unibertsitatean, Hanburgon.