Egonaldia Ingalaterran
Lehenengo lau sarituek, diploma egiaztagiriarekin eta IQ puzzle batekin batera, uda honetan Ingalaterran ingeles maila hobetzeko hiru asteko ikastaro bat egiteko beka jaso zuten. Gainera, lehenengo hirurek Euskadi ordezkatuko dute ekainaren 23tik 26ra Tenerifen egingo den XXXIII. Matematika Olinpiada Juniorraren estatu-mailako fasean.
Gainerako sarituek, diplomaz eta IQ puzzleaz gain, 100 euroko bonu bana jaso zuten, Elkar liburu-dendetan erosketak egiteko. Baina ikasle horien Matematikako irakasleentzako ere izan zen oparirik; “Resolver problemas en matemáticas” liburua jaso zuten.
Eduardo Chillida Matematika Olinpiadak bere hirugarren ediziotik darama izen hau eskultorearen omenez, eta Euskadiko Matematika Irakasleen EMIE 20+11 Elkarteak antolatzen du, Hezkuntza Sailaren laguntzarekin. Ekimenaren hemeretzigarren edizioak helburu hauek ditu, besteak beste:
Sariak banatzeko ekitaldiaren ondoren, RISArchers taldeak “Matemáticas de risa“ hitzaldia eman zuen. Talde honetako kide diren Fernando Corbalán, Victor Manero, Luis Rández, eta Rubén Vigara arduratu dira Matematika gazte sarituei eta haien senideei modu atseginagoan hurbiltzeaz, horretarako umorea baliatuta. RISArchers taldea Zaragozako Unibertsitateko 36 ikertzaile monologistak osatzen dute gaur egun. 2015ean sortu zen modu espontaneoan, unibertsitate horrek antolatzen duen bakarrizketa zientifikoen tailerraren lehen edizioaren ondoren. Beren ikerketa-lana beste modu batean zabaltzea du helburu, publikoarengan interesa eta jakin-mina piztuz, eta beste zientzialari batzuk dibulgazio zientifikoaren esparruan urratsak ematera animatuz.