Enplegua

Ekintzailetza Gipuzkoako enpresetan

Foru Aldundiak ‘Gaitzen: Barne Ekintzailetza Eraikitzen Gipuzkoako enpresetan’ programa abian ipini du, enpresa ekintzailetza Gipuzkoako ETE industrialetan bul-tzatzeko. Lurraldeko 6an enpresatan garatuko den proiektu pilotua da, eta Mondragon Unibertsitatea, aholkulariak eta ekintzaile-tza laguntzeko ekosistemako eragileak bilduko dituena. Proiektuaren xedea enpresei metodologia bat eskaintzea da, eta horiek arlo horretan sentsibilizatzeko eta trebatzeko tresnak identifikatzea, berrikuntza barne duen bide orri bat zehaztuz maila guztietan -produktua, prozesua, merkatua, antolaketa eta talentua-, linea berriak, negozio unitateak edo enpresa berriak sortzeko.

Etorkizuna Eraikizen-en kokatutako proiektua da, urte honetan zehar burutuko da eta 280.000 euroko aurrekontua izango du. Parte hartuko duten enpresek eremu honetan esperientziadun aholkularien banakako laguntza izango dute, eta sarbidea baliabide desberdinetara ere, pertsonen eta erakundeen gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko, etengabeko dinamiken bidez, barnekoak zein ingurumenari irekita, negozio aukera berriak sustatzeko. Prozesu horren barruan, eta parte hartzen duten eragile guztiekin lankidetzan, diseinu, prototipatu, barne ekintzailetzako, testatzeko eta ereduen probetako ekintzak burutuko dira, lau zutabetan oinarrituta: estrategia; kultura eta pertsona ekintzaileak; ideiak, proiektuak eta emaitzak; eta ingurunearekiko lotura.

Parte hartuko duten konpainiak Zue Calderería, Zubiola, Ormola, Lazpiur, Soraluce eta Bokado Taldea izango dira. Horiek guztiek gaitasunak eta baliabideak eskura-tzeko aukera izango dute (teknologia, finantzaketa, harremanak, prestakuntza, ezagutza eta abar) edozein momentutan, baita tresnak eskuratzeko ere negozio berrien sorreran murgilduta dauden parte hartzen duten pertsonentzako, Mondragon Unibertsitatea (zeinaren prestakuntza eskaintzan Barne Ekintzailetzako eta Lankidetza Berrikuntzako master bat dagoen) eta BIC Gipuzkoa buru direlarik.

Gaitzenek lau helburu nagusi lortu nahi ditu: lagundutak konpainietako ekintzailearen profila hobetzea; laguntza prozesu egonkor baten eskakizunen ezagutza handiagoa lurraldeko enpresentzako barne ekintzailetzan laguntzen duten agenteen ekosistemaren aldetik; sentsibilizazio eta prestakuntzako eredu-oinarri bat ETEen-tzako, parte hartzen duten enpresen artean probatuta; eta Etorkizuneko Gipuzkoako Ekintzailetzaren Behatoki bat garatzeko oinarriak finkatu. “Azkenean, esperimentatzea da, praktika onak eta ezagutza lor dezaten gure ETE industrialek, berrasma-tzea ezinbestekoa den testuinguru batean, etorkizuna bermatu nahi bada. Barne ekin-tzailetza oso lan ildo garrantzitsua da gure ekonomia indartzeko”, azaldu du Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatu den Jabier Larrañagak.

Aurreko azterketa
Gipuzkoako ia 60.000 enpresen % 99k 50 pertsona baino gutxiago ditu okupatuak eta enpleguaren % 62 dira. Lurraldeak 4.500 ETE baino gehiago ditu, horietatik 1.200 inguru industrialak direnak. Horietatik ia erdiek 20 langile baino gutxiago dituzte. Foru Aldundiak iaz sustatutako ikerketa baten arabera, ETE industrialen gehiengo zabalak, ia % 80k, ez du esperientzia esanguratsurik ekintzailetza barruko praktiken eta jardueren garapenean. Hauek, oro har, familia enpresa txikiak dira, negozio edo teknologia bakar batera bideratuak, produktu propiorik gabe eta beste batzuek azpikontratatuta lan egiten dutenak, hala nola hornitzaileak, etab.

Horri ingurunearen etengabeko aldaketak markatutako testuingurua gehitu behar zaio, 4.0 industria eta teknologia berrien iraultza, Covid-19 krisitik eratorritako jarduera galtzea edo haustura prozesua eta sektoreen eta balio kateen birkonfigurazioa, batez ere globalak. “Egia da gero eta zailagoa dela estatikoegiak diren posizioetatik abantaila lehiakorrak mantentzea eta negozio nagusi bakarrera bideratzea. Beraz, proiektu honekin enpresa horiek dibertsifikatzeko aukera ematen duen kultura bat zabaltzen lagundu nahi dugu, bere jarduera orain arte esploratu gabeko nitxo merkatuetara irits dadin. Kultura inkonformista, berritzailea eta lehia ingurunean dauden aldaketetara etengabe egokitzeko prestatua dagoena”, adierazi du diputatuak.

Kultura hori barneratzea, Larrañagaren ustez, “oinarrizkoa da Gipuzkoako ehun industriala eta sektore honek eskaintzen duen enplegua finkatzeko”. Premiazko erronka bat, kontuan hartzen bada EAEko barne ekintzailetzako jarduera tasa (% 1, 2018) Europar Batasuneko batez bestekotik urrun dagoela (% 5,8). “Jakitun gara enpresek askotan egunerokoan arreta dutela eta zailtasunak ikusten dituztela etorkizunean pentsatzeko, merkatu berrietan, produktuetan edo talentua erakartzeko, atxikitzeko eta fidelizatzeko modu berrietan. ‘Gaitzen’-ekin, tresnak erraztu nahi ditugu, ekintza horiek enpresaren esentziaren eta egunerokoaren parte izan daitezen, ideia eta proiektu onenak askotan enpresek eurek dituzten ezagutzetatik eta gaitasunetatik sortzen direlako”.

Barnetekin

Programa honekin, Aldundiak urrats berri bat eman nahi du hutsetik hasten ez den bide batean, foru erakundeak urteak daramatzalako Barnetekin programarekin, zeinaren bidez korporazio barruko ekin-tzailetzan sortutako enpresa berriak sor-tzeko laguntzak ematen diren. Iaz, deialdi honen bidez, 30 konpainien sorrera sustatu zen. “Badira jadanik urteak baliabide ekonomikoak gai honetan, beraz, Gaitzenekin ekintza horiek osatzen ditugu, kualitatiboan azpimarratuz baldintzak sortuz ETE industrial gipuzkoar arin baten eredua bat luza-tzeko, aurrea hartzeko ahalmena duena”, amaitu du.