Beste Berriak

Gaitasun handiak dituzten ikasleak identifikatu eta detektatzeko eta haiei hezkuntza-erantzuna emateko estrategia (III)

Prestakuntza sistematikoa protokoloaren fase guztietan

  1. Sentsibilizazioa eta detekzioa, funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. mailetako irakasle tutoreei eta irakasle aholkulari eta orientatzaileei zuzendua.
  2. Detekzio espezifikoa, funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxe guztietako irakasle aholkulari eta orientatzaileei zuzendua.
  3. Hezkuntza-erantzuna, funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxe guztietako irakasle tutoreei eta, oro har, irakasle guztiei zuzendua.

Orientazioa, aholkularitza, jarraipena eta ebaluazioa

Ebaluazio psikopedagogikoa egin ondoren, beste urrats bat egiten da: hezkuntzaerantzunaren inguruko aholkularitza eta orientazioa. Puntu horretan, hezkuntzaerantzuneko hainbat neurri konbinatuz hartu beharreko hezkuntza-neurrien sistematizazioa zehazten da. Neurri horiek guztiak Norbanako Jarduera Planean jasota geratzen dira. Plan horretan, aurreikusitako jarduketekin lortu nahi diren helburuak zehaztu eta curriculumean egin beharreko aldaketak erabakitzen dira. Horretarako, ausazko aberasteak, programazio malguak, bizkortzeak eta abar egiten dira. Horren bidez, curriculuma aberastu nahi da ikasleen gaitasunei, interesei eta profilari erantzuteko, irakatsi eta ikasteko prozesuak pertsonalizatuz.

Azkenik, Norbanako Jarduera Planean hartutako neurrien jarraipena eta ebaluazioa egiten da esku hartu duten profesional guztien artean eta, hala badagokio, familien parte-hartzearekin. Ildo horretan, ebaluazioa baliagarria da ikasleen bilakaerari, hartutako neurrien baliotasunari eta jarraitutako prozesuari buruzko datuak lortzeko.