Prestakuntza

Cambridgeko adituek lan elkarrizketa bat ingelesez nola prestatu behar den azaltzen dute

Horretarako, zure inguruneko hiztegi zeha-tza ezagutu behar da zure burua zehaztasunez adierazteko, baina garrantzitsua da elkarrizketa jario bat mantentzen jakitea, baita zure ingeles maila ebaluatzea eta ez uztea konfiantza faltak kalte egitea. Ezagutu artikulu honetan erronka honi aurre egiteko gako nagusiak!

 1. Enpresari buruzko informazioa bildu
“Ikerketa jarduera honek kultura korporatiboa eta behar den profil mota ulertzeaz gain, zure hiztegia hobetzen lagunduko dizu”, nabarmentzen du Cambridge Assessment English-eko ebaluazio adituak, George Heritageek, eta honakoa argitzen du: “Enpresak Youtuben argitaratutako bideoek lan testuinguru zehatz bati erreferentzia egiten dioten termino espezializatuak ikasten lagunduko dizute. Horrela, elkarrizketarako garaia denean, hitz berberak erabil ditzakezu zure elkarrizketan berez eta modu naturalean. Hiz-kuntza zehatza izateak, terminologia egokiarekin, inpresio ona ematen du eta momentu horretarako prest zaudela ere adierazten dio enpresari”, jarraitzen du adituak. Horrez gain, garrantzitsua da galdera batzuk prestatzea elkarrizketatzaileari egiteko, interesa erakusteko (eta ulertu lan mota hori benetan interesatzen zaizun)”.

 2. Mantendu elkarrizketa arina
Litekeena da noizbait ikasitako hitz berri batzuk ez gogoratzea eta, hori gertatzen bada, isiltasun lotsagarri hori ekiditeko modu bat badago: “Ez kontzentratu burura etortzen ez zaizun hitz hori bilatzen. Hobe da esaldi alternatibo bat erabiltzea edo formulatzen ari zaren hori egokitzea. Hala ere, nola eran-tzuten ez dakizun galdera bat sortzen bada, onargarria da segundo batzuk eskatzea zure pentsamenduak ordenatzeko eta erantzuna formulatu ahal izateko”, gehitzen du George Heritageek.

 3. Ingelesa prestatu
Jende gehienak uste duena baino askoz ohikoagoa den gauza bat da askotan pertsona batek ez duela benetan bere ingeles maila ezagutzen; batzuetan, bere benetako gaitasunaren azpitik dagoela sentitzen du konfiantza falta hutsagatik. Eta kontrakoa ere gertatzen da: maila altuagoa duela pentsatzea eta elkarrizketan ustekabeko egoera bat topatzea!

“Gaitasunen ebaluazio objektiboago eta errealago batek gehiegizko konfiantza edo horren gabeziari lotutako hutsegite batzuk ekiditen lagun dezake”, dio adituak. “Proba modularrak egiteak hizkuntzako gaitasun bakoitzean gure benetako hizkuntza-trebetasunak ulertzeko aukera ematen digu. Beharbada, pertsona bat espontaneoki eta jariotasunez komunikatu daiteke arlo eta egoera desberdinetan, baina ez da gai ingelesez hain erraz idazteko”.

Horrek konfiantza izaten lagunduko dizu, zure maila gogoan izanik, elkarrizketa batera aurkezteko eta garatu nahiko zenituzkeen gaitasunetan zentratzeko. Linguaskill, Cambridgeko English-eko azterketa berria (Cambridgeko Unibertsitateko zati bat), zure ingeles maila moduluen bidez ebaluatzea ahalbidetzen duen azterketa da, eta emaitzak 48 ordu eskasetan! Gainera, Linguaskill Espainiako unibertsitateek ere aitortzen dute zure ingeles maila egiazta-tzeko orduan beketara sartzeko (Erasmus, ICEX, la Caixa...), graduatzeko, graduondoko bat egin edo oposaketetara aurkezteko.

Emaiozu bultzada bat zure etorkizunari!

Linguaskillek nola funtzionatzen duen, azterketa nola eta noiz egin dezakezun, prezioak eta dagokion informazio guztia jakin nahi baduzu, sartu gure webgunera, linguaskillestufuturo.es, eta kontsulta itzazu xehetasun guztiak oraintxe bertan.