Beste Berriak

Euskal enpresan Euskadi gastronomikoa goraipatzen (I)

Joan den otsailaren 27an egin zen, FICOBAn (Irun), Euskadi Gastronomika FESTA, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia sozietate publikoaren bitartez, Euskadi Gastronomika sarea osatzen duten 545 enpresak aintzatesteko antolatu zuen lehen topaketa, Euskadi erreferentziazko helmuga turistiko gisa sustatzen laguntzeagatik.

Lehen edizio honetan aitortutako enpresa guztietatik 160 Arabakoak ziren, 147 Bizkaikoak eta 238 Gipuzkoakoak. Tipologiaren arabera, 309 jatetxe-arlokoak dira, 147 industria bisitagarri, 47 denda, jardueren eta esperientzien 19 hornitzaile, 12 museo eta interpretazio-zentro, 8 agentzia eta 3 gida.

Euskadi Gastronomika Euskadiko produktu turistiko gastronomikoa sortzeko eta garatzeko proiektu gisa hasi zen, baina garatu egin da balioak eta benetako euskal kultura gastronomikoan oinarritutako lan-filosofia partekatzen duten eragileen sare bihurtzeko. Bilakaera horretan, turismo-helmugen plangintza eta kudeaketa indartu da, sektorearen profesionalizazioa bultzatu da, turismo-eskaintza hobetu da eta gastronomia sustatu da Euskadi sustatzeko zutabeetako bat izan dadin.

Ekitaldian, anfitrioi gisa, Basquetourreko zuzendari Daniel Solanak parte hartu zuen. Balio eta printzipio horiek gogoratu zituen, eta eskerrak eman zizkien Euskadi Gastronomikako kide diren profesional guztiei, bai eta sareak bultzatzen dituen balioak zabaltzeko hartu duten konpromisoagatik ere, hala nola hurbileko produktuen aldeko apustua eta turistari euskal kultura gastronomikoan murgiltzea ahalbidetzen dioten jarduera gastronomikoen eskaintza askotarikoa eta benetakoa. Iaz aurkeztutako Euskadi Gastronomikaren Balioen Kartak jasotzen ditu balio horiek, eta Bartzelonan, katalogo onenaren diseinu grafikoko “Anuaria de oro” estatu mailako saria jaso zuen.

Solanak "Euskadi Gastronomika" familiaren parte izateak dakartzan onurak nabarmendu nahi izan zituen, besteak beste, prestakuntzak lehiakortasuna hobetzeko funtsezko tresna gisa, ez bakarrik enpresena, baita helmugarena ere, eta, horrela, bisitari guztien artean, Euskadiren ospea hobetzea. Ahalegin hori "IRON" (Online Erreputazioaren Indizea) azterlanak erakusten duen bezala saritu zen. Azterlan horrek, 2023an, 8,71ko balorazio-datua eman du 10etik, urtean zehar erabiltzaileen 83.000 iritzitik gora jaso ondoren, atxikitako 700 baliabideri baino gehiagori dagokienez. Gaineratu zuenez, "zifra horiek, 2022an lortutakoetatik gora egoteaz gain, berretsi egiten dute urtaroen araberako turismo-produkturik desestazionalizatzaileenetako bat dela, udako hiletatik kanpo jarduera handia mantentzen duelako; gainera, urtero atzerriko turisten iritzi-bolumenak gora egin du".