Prestakuntza

ETXETIK kanpo bizi eta IKASI

Egoera honetan, eta batez ere karrerako lehen urteetan, ikasleek eta bere familiek ikastetxe nagusi eta/edo ikasle-egoitzak hautatu ohi dituzte. Bi aukera hauek dira ostatua bilatzen duten pertsona horien lehentasunak, nahiz eta azkenenan aukera ohikoena etxebizitza bat partekatzea da. Edozein unibertsitateko fakultate bat bisitatzen duen edonork egiazta ahal izango du iragarki-taulak beteak daudela etxebizitza bat partekatzeko eskaintzaz. Hau, edo lagun eta ikaskideen arteko ahom ahokoa izan da, tradizioz, etxebizitza bilatzeko modu ohikoena, baina teknologia berriei esker, hau aldatu da.

Internet erreskatean
Ikasleentzako etxebizitza bila-tzea gaur inoiz baino errazagoa da. Praktikoki unibertsitate guztiek ostaturako zerbitzu bat dute, doan mota guztietako informazioa eskaintzen duena Ikastetxe Nagusi eta Ikasle-Egoitzei buruz. Zerbitzu hauek ere ikasleei partekatutako etxebizitza bat bilatzera laguntzen dute beren beharren arabera. Hau guztia gutxi balitz, Interneten gero eta gehiago dira unibertsitarioentzako etxebizitzetako eskaintza eta eskaria osatzen dutenak harremanetan ipintzen dituzten tokiak (pisocompartido.com).

Partekatutako etxebizitza uniber-tsitarioek modu handienean aukeratzen duten aukera da, beharbada merkeena delako ere, baina asko dira ere Ikastetxe Nagusiak edo Ikasle-Egoitzak hautatzen dituzten ikasleak. Aukera hauek modu argian partekatutako etxebizitza bat baino garestiagoak dira baina zerbitzu gehitu gehiago eskaintzen dituzte ere: jangela, garbiketa....

Ostatuko Gastuak
Zure hiritik kanpo ikasteak kontuan hartu beharreko kostu gehitu bat suposatzen du. Matrikula, material eta abarreko gastuei gehitu behar zaie ostatuko gastuak. Hori dela eta, aldaketa ekonomiko hori oinarrizkoa da ostatu mota bat edo beste bat aukeratzeko.

Ikasleen etxebitzita bat partekatzearen batez besteko hileko gastua aldatu egiten da, lokalizazioaren eta eskainitako zerbitzuen arabera, 200 eta 400 euroren artean. Gastu hauei elikadurarako gastuak gehitu behar zaie eta, bere kasuan, Campuserako distantziaren arabera, garraioko gastuak. Gastu ‘osagarri’ hauek hilean 200 euro gaindi ditzakete.