Beste Berriak

Lanbide Heziketako 5.0 Gastronomia Topaketak teknologia, jasangarritasuna eta osasuna hartu zituen ardatz (V)

Tknikara bisita

Bigarren egunean, ostirala, hilak 23, 5.0 Gastronomiaren II Topaketa honetako  parte hartzaileak Tknikara (Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa Aplikatuko Zentrora) joan ziren, Errenteriara. Ikastetxe horretako instalazioetara bisita gidatua egin aurretik, Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok Lanbide Heziketatik etorkizunari aurre egiteko ausardiaz hitz egin zien.

Ondoren, Tknikako laborategiak bisitatu zituzten. Bertan, aukera izan zuten gastronomiari aplikatutako ingurune birtualak ikusteko, edo elikagaien berrikuntza eta segurtasuna lantzen ari diren laborategiak. Era berean, doitasunezko nekazaritzaren inguruko proiektuak ezagutu zituzten. Gastronomiarekin lotura handia duen eta azken urteotan hedatzen ari den esparrua da hau, sukaldari berri asko lurrari errotzeko urratsa ematen ari baitira, beren elikagaiak ekoitziz. Era berean, hiri-baratzeak ezartzeko esperientziak eta tokiko nekazaritza-proiektuak ikusi zituzten.

Gamarrako eta Leioako ostalaritza-eskoletako ikasleek prestatu zituzten topaketan parte hartu zutenei zerbitzatu zitzaizkien menuak, otorduak eta koktelak, jasangarritasun-irizpideekin. Gainera, janari horietan dastatu ziren edari guztiak (ardoa, txakolina, sagardoa eta garagardoa) Basque Wine markapean zerbitzatu ziren.