Beste Berriak

El II Encuentro Gastronómico 5.0 de FP se centró en la tecnología, la sostenibilidad y la salud (IV)

Turismo gastronomikoa

Turismo gastronomikoak eta, bereziki, honek dituen erronkek eta aukerek ere bazuten lekua topaketa honen programan. Oihana Subijana Donostiako Akelarre Hoteleko zuzendariaren eskutik izan zen. Estatuan turismoan eraginik handiena duten 30 emakumeetako bat da.

Arratsaldean, bazkaltzeko etenaldiaren ondoren, eguneko bigarren panelaren unea iritsi zen: belaunaldien arteko panel gastronomikoa. Euskal sukaldaritzako eta nazioarteko izen handiko figura ospetsuek iritziak eta gogoetak trukatu zituzten gastronomiaren arloan ospea lortzen hasiak diren etorkizun handiko gazteekin. Honako hauek osatu zuten panela: Elena Arzak (Arzak jatetxea, Donostia), Eneko Atxa (Azurmendi jatetxea, Larrabetzu), Julen Baz (Garena jatetxea, Dima), Tetsuro Maeda (Txispa jatetxea, Atxondo) eta Eva Argiñano (Karlos Argiñano jatetxea, Zarautz).

Jardunaldia amaitzeko, azken ponentziak elikadura pertsonalizatua eta osasuna jorratu zituen. Odile Fernández doktoreak elikaduraren eta osasunaren artean dagoen harreman estua azaldu zuen.

Tknikak, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa Aplikatuko Zentroak, zuzenean eskaini zituen Youtubeko bere kanalaren bidez topaketaren lehen egun honetako hitzaldiak. Esteka honetan ikus zitekeen: https://www.youtube.com/watch?v=P_RNmE2Z9qg