Euskadik kezkatuta jarraitzen du euskal gazteen enplegagarritasunagatik, prestakuntza enpresen beharretara lerrokatzeagatik eta talentuari eusteagatik. Testuinguru horretan, Euskadiko Lanbide Heziketaren laneratzeak gora egiten jarraitzen du. HETELek, Euskadiko Lanbide Heziketako Abantean Ikastetxeen Elkarteak, “2021-2022 HETEL ikastetxeetako heziketa-zikloetako lan-egoerari buruzko urteko txostena” aurkeztu du. EAEko Lanbide Heziketako laneratzeari buruzko txostenik eguneratuena da, ikasketak amaitu eta sei hilabetera ikasleen laneratzea neurtzen baitu.
HETELen urteko txosten berria 28 ikastetxetako (17 Bizkaian, 10 Gipuzkoan eta 1 Araban) ikasleei egindako 3.000 kontsulta baino gehiagotan oinarritzen da, 19 lanbide-arlorekin, eta urtetik urtera zifra hobeak ematen ditu. Horrela, hiru etapetako (oinarrizko mailakoa, erdi mailakoa eta goi mailakoa) enplegagarritasunaren ehunekoa % 75,4ra iristen da, aurreko ikasturtean baino hiru puntu gehiago, eta 2019-2020 ikasturteko % 66,1etik oso urrun.
Txostena BBKren laguntzari eta erakunde horrek gazteen laneratzearen alde egindako apustuari esker zabaldu da. Bi erakundeek, zehazki Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta Oihane Aldayturriaga BBK-ko talentu eta ekintzailetzako arduradunak, ikerketa aurkeztu dute prentsaurrekoan, beren esperientzia kontatu duten Goi Mailako zikloko bi ikaslerekin batera.