Lan-elkarrizketek bere aldaerak dituzte baina, orokorrean, horietan guztietan errepikatu ohi diren galderak daude. Ezagutu itzazu eta zure erantzunak presta itzazu hitzordura joan baino lehen.
1. Zuri buruz kontaidazu. Zure erantzuna argia izan behar da eta 3 eta 5 minutu arteko iraupena izan behar du. Arreta ipini behar duzu lan horretarako garrantzitsuenak diren eremuetako informazioa ematean, zure lorpen batzuk aipatu eta garrantzirik gabeko informazioa ekidin.
2. Zeintzuk dira zure indarguneak edo trebetasunak?. Galdera horri erantzuteko adi egon behar zara sartu nahi duzun enpresa hori zer ari den bilatzen.
3. Zeintzuk dira zure ahulguneak? . Aukera ezazu lan horretarako garrantzirik ez duen zure ahulguneetariko bat.
4. Zergatik utzi zenuen zure aurreko lana?. Zure erantzuna baikorra izan behar da, nahiz eta zure aurreko lanean baldintza txarretan joan zinen. Eta inoiz ez ezazu kritikatu zure aurreko lana.
5. Zergatik nahi duzu lan hau?. Erantzun behar duzu ulertaraziz pertsona egokiena zarela lanposturako. Honetarako, zure erantzunak lotu ditzake zure trebetasunak firmaren beharrekin, interesatua ager zaitez produktuan edo sektorean eta inoiz ez ezazu esan lanpostua nahi duzula lokala delako edo soilik lana behar duzulako.
6. Kontaidazu aurre egin behar izan duzun arazo bati buruz eta nola konpondu zenuen. Honekin, errekrutatzaileak jakin nahi izango du zure gaitasunak nola ipintzen dituzunaz eta nola ekiten duzun presiopean. Adibidez, aipa dezakezu egoera bat non parte hartu duzun bere konponketan.
7. Kontaidazu arro sentitzen zaren zure lorpen bati buruz. Aipa ezazu adibide bat non nabariak diren enpresarako onurak.
8. Zeintzuk dira zure karreran bilatzen dituzun helburuak?. Galdera honekin jakin nahiko dute zenbat denbora geratu nahi duzun enpresan.
9. Zeintzuk dira zure soldata-itxaropenak?. Zifra bat ematera presionatzen bazaituzte, arrazoizkoa den bat eman beharko duzu.
10. Zer dakizu gure erakundeaz? . Erantzuteko firmaren egituraz, finantzez, produktuez eta zerbitzuez jakin beharko duzu, norgehiagokari buruz eta marketineko estrategiez.