1. Ez ezazu pentsa guztiarekin ahal duzula. Proiektuaren lehen fasean denbora eta dirua behar duzu pertsona-talde egoki bat eraikitzeko, ezinezkoa delako zeuk bakarrik guztia egin ahal izatea. Hautaketako irizpideak ezar itzazu.
2. Ilusioa. Iusioa eta gogo handia beti manten itzazu aurkez daitezkeen oztopoei aurre egin eta irabazteko.
3. Pazientzia. Denborak marka itzazu, proiekzio errealistak egin eta ez arinegi ibili. Pazientziaz bete; bilatzen ari zaren emaitzak lortzeko denbora asko beharko duzu.
4. Pentsatu. Edozein erabaki hartu baino lehen denbora inbertitu kontuz hausnartzen. Inoiz ez eman ezer jotzat; aldeko eta kontrako aldeak definitu.
5. Inoiz ez ekin erdizka. Negozio bati ekingo badiozu, denbora asko ekaini beharko diozu; beraz, ez baduzu denbora nahikorik, hobe da ez arriskatzea.
6. Bidaiatu eta parteka ezazu. Bidaiatzeak laguntzen du optika ezberdinak elikatzen. Laguntza handia ematen du este leku batzuetako pertsonak ezagutzea, adibidetzat har ditzakezunak. Zure lehiakideak eta sektorean aurkitzen diren enpresak oso kontuan izan behar dituzu; aztertu erabiltzen dituzten estrategiak.
7. Malgutasuna batez ere. Beti izango da beharrezkoa aldaketetara, ustekabeetara edo aurreikusitako beste baldintza batzuetara egokitzea. Malgua izatea lehentasunekoa da enpresari bezala arrakasta izateko.
8. Finantzaketa giltzarri da. Kontuan izan dituzun inbertitzaileak. Ez ezezta ezazu inbertitzaile bat lortzeko daukazun edozein aukera, izan ere berriz behar izango dituzunean ez daukazu libre egongo ote diren ziurtasunik.