Uniemakume

Zinemakumeak gara!-ren 27. edizioa ospatu zen (II)

Egitaraua

Urriaren 18tik 20ra, BilbaoArten, Helena Taberna zinema-zuzendari, gidoilari eta ekoizleari buruzko atzera begirako saioa egingo da. Atzera begirakoaren inaugurazioan izango da bera.

Astelehenean, hilak 24, asteko programazioa bi saiorekin hasiko da, Bastida aretoan (Azkuna Zentroa). Film laburrak femeninoan saioa proiektatuko da, TRAMA-ren (Emakumeek egindako zine, bideo eta multimediako erakustaldien koordinadora) eskutik.

Golem zinemetan jarraituko da, Erige Sehiri zuzendari tunisiarraren Entre las higueras film luzearen proiekzioarekin.

Asteartean, hilak 25, Bastida aretoan (Azkuna Zentroa), Cecilia Bartolomé zuzendariaren atzera begirakoa egingo da. Lehen bost film laburren proiekzioa eta Margarita y el lobo film ertaina, Espainiako lehen film feministetako bat.

Hurrengo saioan, Golem zinemetan, Andrea Bagney zuzendariaren Ramona filma proiektatuko da. Zuzendaria publikoarekin hitz egiteko egongo da aretoan.

Asteazkenean, hilak 26, Golem zinemen lehen saioan, Canción a una dama en sombra (zine politikoaren zikloa) dokumentala proiektatuko da, eta aretoan bertan izango da Carolina Astudillo zuzendaria, filma aurkezteko.

Bigarren saioan, Golem zinemetan jarraitu eta zuzenean Zinemalditik, 2022ko Urrezko Maskorra irabazi duen Laura Mora zuzendari kolonbiarraren Los reyes del mundo film luzea proiektatuko da.

Ostegunean, hilak 27, Golem zinemaldiko lehen saioan, Manuela Martelli zuzendari txiletarraren 1976 (zine politikoaren zikloa) proiektatuko da.

Hurrengo saioan Zaida Carmona zuzendariak La amiga de mi amiga filma aurkeztuko du.

Ostegunean bertan, hilak 27, Bizkaiko Psikologiako Elkargo Ofizialean, hitzaldi bat izango da: Jabetza intelektuala eta egile-eskubideen babesa. Maitane Valdecantosek emango du hitzaldia, EHGEP - Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala eta (H)emen elkartearekin lankidetzan.

Ostiralean, hilak 28, amaituko da hogeita zazpigarren edizioa, bi saiorekin. Alde batetik, Bastida aretoan, Generoa eta generoak mahai-ingurua, Julene Aranburu, Ainhoa Bolaños, eta Zaida Carmonaren eskutik,EHGEP - Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala eta (H)emen elkartearekin lankidetzan. Bestetik, amaiera bikaina, bigarren saioan, Golem zinemetan, Maryan Touzani zuzendari marokoarraren The Blue Caftan film luzearekin.

27, 28 eta 29an, Ainhoa Rodríguez zuzendaria Disidentziatik sortu. Beste kontakizun filmikoa izeneko tailerra emango du.

Azkenik, jakinarazten dizuegu Bizkaiko Basauri, Portugalete, Zalla eta Balmasedara zabalduko duela zinemaldiak bere programazioa.

Informazio gehiago:
www.zinemakumeak.com