Uniemakume

Zinemakumeak gara!-ren 27. edizioa ozpatu zen (I)

Bilboko Emakumeek zuzendutako zinema-erakusketak beste edizio bat aurkeztu du: programazioak, atzera begirakoak, hitzaldiak, tailerrak, zinema politikoaren ziklo bat… (arazo politiko eta sozialei buruzko bidegabekerien inguruan hausnartzen eta salatzen lagunduko dutenak) eta Pantaila Handia/Pantalla Grande sail berria, non 2022ko filmak proiektatuko diren, nazioarteko zinemaldi onenetatik pasatutakoak eta Bizkaiko estreinaldiak direnak.

Aurtengo edizioan, film labur eta luzeen proiekzioak, zinema politikoaren ziklo bat, tailerrak, mahai-inguruak eta euren filma aurkeztera eta publikoarekin hartu-eman bat izatera gonbidatutako emakume zuzendariekiko topaketa izango ditugu.

Erakusketa hiriko hainbat gunetan egingo da: Sala BBK-an, BilbaoArten, Golem Alhóndiga zinemetan eta Azkuna Zentroko Bastida aretoan.

27. edizioa

Zinemakumeak gara! erakusketaren 27. edizioa urriaren 17tik 28ra bitartean egingo da hainbat gunetan: BBK Aretoan, BilbaoArten, Golem Alhondiga zinemetan, Azkuna Zentroan, Bilborock-en eta Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialean.

Zinemakumeak gara! ekimenak eskerrak eman nahi dizkie, lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari, Bilboko Udalari, BBKri eta Emakunderi. Horiei laguntzaileen zerrenda bat gehitu zaie, publikoak eta pribatuak, Emakumeek zuzendutako Zinema Erakusketak aurtengo edizioan presentzia eta ibilbidea sendotzea ahalbidetu dutenak.

Hogeita zazpigarren edizio hau zinema arloan bizi den aldaketa handien garaiaz jabetuta egiten dugu. Aldaketa hori banaketan eta formatu berrietan gertatu da, proiekzio-aretoetan ikusi ohi denari gehitzen zaizkionak, baita errealizazioan ere: gero eta emakume gehiago ari dira arlo horretan. Hala ere, argi eta garbi, portzentajea ez da % 20ra iristen, eta, nahi den genero berdintasunera iristetik urrun dagoen arren, azpimarratzekoa da gure zuzendari gazte batzuek nazioarteko zinemaldietan izan duten onarpena, besteak beste: Carla Simón, Pilar Palomero edo Alauda Ruiz de Azúa.

Berrikuntza gisa, Pantaila Handia/Pantalla Grande izeneko saila inauguratuko da aurten. Sail horretan, nazioarteko zinemaldirik onenetan hautatutako eta saritutako filmak estreinatuko dira. Zinema politikoaren ziklo bat ere egingo dugu, gizartean dauden bidegabekeriak hausnartzen eta salatzen lagunduko diguna.

Proiekzio gehiagorekin zabalduko dugu programazioa, eskaintza dibertsifikatzeko asmoz, eta, gainera, jendeak proiekzioetara joateko aukera gehiago izango ditu, ordutegi gehiagorekin.

Zinemakumeak Gara!-k lantzen duen helburu garrantzitsuenetako bat zuzendarien presentzia da; aurten Andrea Bagney, Carolina Astudillo eta Zaida Carmona izango dira. Beren lanak aurkeztera etorriko dira, eta publikoarekin elkarrizketa sortuko dute; atzerriko zinemagile batzuen kasuan, online konexioen bidez egingo da.

Solasaldietan genero-ikuspegia sakonduko da, eta, horrez gain, aurten ikus-entzunezkoen industriako profesionalei berariaz zuzendutako hitzaldi bat emango da, aurrez aurrekoa eta streamingekoa.

2022an, Simone de Beauvoir sarien banaketarekin, Cecilia Bartolomé eta Helena Taberna zinemagileen ibilbideak omenduko dira. Ziklo bana egongo da, film labur eta luzeen proiekzioarekin haien karrerak laburbiltzen saiatzeko.

Inaugurazio ekitaldia urriaren 17an izango da, astelehenean, Sala BBK-an, Helena Taberna zuzendari, ekoizlea eta gidoilariari “Simone de Beauvoir” saria emango zaio. Sari banaketa amaitutakoan, Ana Bravo komiko eta bakarrizketagilea igoko da agertokira. Ekitaldia amaitzeko, Alli Haapasalo finlandiar zuzendariaren Girl picture film luzea proiektatuko da.