Uniozio

Zinema feminista Artiumen (II)

Irudiak

Zinema feministaren historiak zikloak helburu du erakustea zinema-ekoizpenean emakumeek hasiera-hasieratik izandako protagonismoa eta ezagutaraztea zinemagile horiek eta haien filmak. Oro har, zinemaren historia kanonikotik at utzi izan dira emakume horien lanak, eta, hala, gaur egun, ezinbestean dago haien presentzia aldarrikatu beharra. Adituek aurkeztuko dituzte proiekzioak, eta aurkezpen horietan azalduko dute hilean behineko saioetako zuzendariaren unibertso zinematografikoaren berri. Daniella Shreir Another Gaze zinema-aldizkariaren sortzaile eta zuzendariak aurkeztuko du Cecilia Manginiri eskainitako saioa, eta Bartzelonako Mostra de Films de Dones jaialdiko kide María Zafra arituko da von Trottaren filmaren aurkezpenean. Azkenik, artista Mirari Echávarri artista bisual eta hezitzaileak aurkeztuko du Feministaldiari buruzko saioa.

Cecilia Manginiri (Italia, 1927-2021) eskainitako saioa Essere donne (Emakume izatea) metraje ertaineko filmarekin hasiko da. 1964ko lan horretan, goraldi ekonomikoaren urteetan emakumea izateak zer adierazten zuen erakusten da: hasi zinemako izarren aldizkarietako iruditik eta etxekoandre eta langileen benetako bizitzara. Magnini Italiako dokumentalaren aitzindari izan zen, eta Italiako historiako hogeita hamar urte kontatu zituen bere zinema-jarduera konprometituan, zeinaren erakusgarri baitira ziklo honetara ekarritako sei filmak.

Heller Wah (gaztelaniaz estreinatu zen Locura de mujer bezala) filma emango da bigarren saioan. Margarethe von Trotta (Alemania, 1942) da lan horren zuzendaria, Alemaniako Zinema Berria deritzoneko eta munduko zinema feministaren ordezkari handitzat hartua. Haren lanen ezaugarri nagusia -nagusiki, emakumeen irudi berriak sorrera- nabarmen ikusten da bi emakumeren arteko adiskidetasun-harreman sakonari buruzko film honetan. Berlingo Jaialdian estreinatu zuten lana, 1983an, eta giro dramatikoa sortzeko sentiberatasun harrigarria erakusten du bertan von Trottak.

Zinema feministaren historiak zikloko azken saioan, Feministaldia Kultura Feminista Jaialdia izango da protagonista. 2022. urtean egingo da jaialdi horren hamazazpigarren edizioa, eta aurtengo jaialdiko egitarauarekin lotutako proiekzioak aukeratu dira zinema-ziklo honetarako.

Informazio gehiago:
www.artium.eus