Uniozio

Zinema feminista Artiumen (I)

Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, datorren urriaren 2an helduko die, berriro, Hasieratik. Zinema feministaren historia zikloko proiekzioei. Zehazki, sei film labur proiektatuko ditu egun horretan, Cecilia Mangini italiar zinemagile eta zinema dokumentalaren aitzindariarenak. 

Azaroaren 13an, Margarethe von Trotta alemaniar zuzendariaren Heller Wahn (Locura de mujer) lana ikusi ahal izango da; eta, azkenik, abenduaren 4ko saioan, Feministaldia Kultura Feminista Jaialdia izango da protagonista. Hiru saioak museoko Auditorioan izango dira, hileko lehen igandean (azaroan izan ezik, hileko bigarren igandean izango baita hilabete horretakoa), 18:00etan. Edukiera mugatua da, eta aurrez gorde behar da tokia, 945 20 90 20 telefono-zenbakira deituz. Hasieratik. Zinema feministaren historiak Artium Museoaren eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren arteko lankidetza-proiektu bat da, eta Lur Olaizola da zikloaren koordinatzailea.