Unibertsitatea

Zientzia Zirkularra: UPV/EHUko ikertzaileak eskolara itzuli dira (III)

Zientzia Zirkularra

Zientzia Zirkularra Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak antolatzen du (Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetza), “Go for the Missions! (G9Missions)” europar proiektuaren testuinguruan, eta mundu osoko arazo sozial handienetarako irtenbideak planteatzeko asmoz Europar Batasunak abian jarri dituen ikerketa eta berrikuntzako bost misioen arabera (Minbizia, Klima aldaketarekiko egokitzapena, Ura eta ozeanoak, Hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak, eta Lurzoruaren osasuna eta elikagaiak).

EAEko Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeek esteka honetan eskura dezakete informazio gehiago eta ekimenean parte hartzeko izena eman: www.ikertzaileengaua-ehu.org/programazioa-eta-gauaren-protagonistak/zientzia-zirkularra/

Edizio honetan, beste udalerri hauetako ikastetxeek ere ari dira parte hartzen: Bilbo, Santurtzi, Portugalete, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Getxo, Leioa, Zamudio, Basauri, Arrigorriaga, Zalla, Sodupe, Karrantza, Balmaseda, Muxika, Ondarroa, Igorre, Durango, Iurreta, Ermua, Elorrio, Laukiz, Donostia, Getaria, Irun, Eskoriatza, Beasain, Azkoitia, Ordizia, Ormaiztegi, Berastegi eta Laudio.