Unibertsitatea

Zientzia-Zinemako nazioarteko lehiaketa NUn (I)

'Nuclear Now', klima-aldaketa geldiarazteko energia nuklearrak bete dezakeen zeregina islatzen duen 105 minutuko ekoizpen estatubatuarrak, #LabMeCrazy! Zientzia Zinemaldiko dokumental onenaren saria irabazi du. Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak urtero antolatzen duen zientzia-zinemako nazioarteko lehiaketa honen sari-banaketak 600 lagun bildu zituen.

Telebistako programarik onena “Wild Hope: The Beautiful Undammed” produkzio estatubatuarrarentzat izan zen, HHMI Tangled Bank Studios-en eskutik; ikasleek egindako ekoizpen onena “U' Scogghiu Chiama (The Rock Calls)” britainiarra izan zen; unibertsitateek eta ikerketa-zentroek ekoitzitako lanik onena "The Symphony of the Brain" izan zen, Oxford Sparks zentro britainiarrarena; sareko edo sare sozialetako bideorik onena, berriz, “Antarctica: At the Intersection of Technology and Climate Action” produkzio estatubatuarrarentzat izan zen.

"Aurten lehiaketan dauden filmen maila ikusgarria izan da. Zientziari buruzko dokumental on bat ekoiztea ez da lan erraza baina ekoizpen hauek maisuki egiten dute. Engaiatu eta aldi berean zorroztasun zientifikoa mantentzen duten istorioak kontatzea lortzen dute", dio Bienvenido León jaialdiaren zuzendariak.

Juan Luis Arsuaga eta Luis Amigó Ikastetxeari saria

Bere aldetik, Juan Luis Arsuaga ikerlari eta paleontologoari “Passion for Science” saria eman zioten komunikazioa eta kultura zientifikoa sustatzeko egindako ibilbideagatik. Horrez gain, aitorpen berezia eman zitzaion Iruñeko Luis Amigó Ikastetxeari, zientziaren sustapenean, hezkuntzan eta hedapenean irakasle eta ikasleen lanagatik. Inan Baquerok “Nire inguruan natura” argazki lehiaketako lanik onenaren saria ere jaso zuen.

Sari banaketa bideo, zientzia eta umore ikuskizuna izan zen, Helena González Burón umorista eta zientzialariaren eskutik, eta Alodeyá Circoren zirku ikuskizuna ere izan zen. Bertan izan ziren Inma Aguilar Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioko (FECYT) zuzendari nagusia; Patricia Fanlo, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburua; Paloma Grau, Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa eta Iraunkortasuneko errektoreordea; Pello Bayona, Laboral Kutxako negozio zuzendaria; Mikel Urmeneta artista eta enpresaburua; Bienvenido León, jaialdiaren zuzendaria; eta Ignacio López-Goñi, Zientzia Museoko zuzendaria.

#LabMeCrazy! Zientzia Zinemaldiaren laugarren edizioak 108 herrialdetako 1.442 ekoizpen jaso ditu. Zientzia Museoak Seguros de Salud ACUNSA-Clínica Universidad de Navarra, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT) / Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Laboral Kutxak eta Lilly Fundazioak izan du babesle, eta Golem Baiona zinema aretoen eta Nafarroako Unibertsitateko Museoaren lankidetzarekin.