Beste Berriak

UPV/EHUk 2024-2025erako eskaintza handitu du Logopedia gradu berriarekin eta nazioarteko lehen titulazio bikoitz dualekin (II)

EHUazoka: Unibertsitate Orientazioko Azokak

Datorren 2024-2025 ikasturterako Euskal Herriko Unibertsitatearen gradu-eskaintza hau xehetasun handiagoz ezagutzeko, bai eta unibertsitatera sartzeko prozesuari eta UPV/EHUn onartzeko prozedurari buruz ere, interesa dutenek EHUazokara, Unibertsitate Orientazioko Azokara, jo ahal izango dute. EHUazoka Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen orientazio-jardueren barruan kokatzen da, eta orientazio-aktibitate nagusia da. Horren bidez, unibertsitate publikoak orientazioarekin duen konpromisoa agerian jartzen da, unibertsitate aurreko ikasleek egingo dituzten titulazioak aukeratzerakoan erabakiak behar bezala hartzeko funtsezko tresna den aldetik.

Aurten, azokak urtarrilaren 27an egingo dira Gipuzkoako Campusean, otsailaren 3an Arabako Campusean eta otsailaren 10ean Bizkaiko Campusean. EHUazokaren hiru jardunaldietan, fakultate eta eskola guztietako irakasleek arreta pertsonalizatua eskainiko diete unibertsitate aurreko ikasleei standetan, eta informazio-saio kolektiboak ere egingo dira. Horrela, EHUazoka aukera bat da gure

unibertsitatea eta graduko ikasketen eskaintza hobeto ezagutzeko eta etorkizuneko unibertsitate-ikasketei buruzko zalantza guztiak argitzeko.

Standetarako sarbidea librea izango da, baina derrigorrezkoa da izena ematea informazio-saioetara joateko. Saio horietarako izena emateko epea urtarrilaren 22tik 26ra bitartean izango da, Gipuzkoan urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra, eta Bizkaian otsailaren 5etik 9ra. Izen-ematea zabalik egongo da informazio-saio bakoitzeko plazak agortu arte.

Izen ematea orrialde honetan egingo da (esteka urtarrilaren 22an, astelehena, aktibatuko da Donostiako EHUazokarako).

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/orientazio-programa/azokak