Uniozio
Udazkena dantzatzen Bilbon (III)
- Azaroak 19: Guggenheim Bilbao Museoa, 19:00. Sevilla. Antípodas.
«Denok daukagu doble bat, antipodetan bizi dena”. Julio Ramón Ribeyro.
Proposamen bisual eta sentsorial honetan bi emakumeren koexistentzia gauzatzen da. Erromantizismotik hainbatetan aipatu da Doblearen figura mitikoa literaturan, zinean eta filosofian. Esandako topikoa bere dualtasunaren eta identitatearen aurrean aurkitzen den izakiarena da, eta harengan inspiratuta erlazionatzen dira bi interpreteak eszenan.
Florencia Oz eta Isadora O'Ryan bikiak estetika minimalista eta garaikidean murgiltzen dira. Harmonia, simetriaren dotorezia eta oreka bilatzen dituzte, bakar bat zireneko bidaia kontatzeko, batek bere burua izateko bestea izateari utzi zion unekoa.
Haietariko baten dantzak, flamenkoak, perkusioak eta poesia bisualak eragina dute bestearen ahotsean, musika-tresnan, melodian eta abesten duen poesian.
Baliteke bat bidaia transatlantikoan eta dantza flamenkoan jaio izana, eta bestea biolontxeloan eta konposizio burutsu eta abangoardistan. Hari, ahots, keinu eta mugimendu artean, etorkizuneko oroitzapenak eta ametsak gogora dakartzan elkarrizketa poetiko honek maitasunetik jartzen ditu auzitan nia amaitu eta bestea hasten den bazterrak.
- Abenduak 1: La FuNdiciOn, 19:00. Choreoscope. 'Descubriendo al personaje: Wim Vandekeybus'.
Wim Vandekeybus koreografo eta zuzendari miretsiaren unibertso kementsu, poetiko eta konplexuan zehar egindako bidaia bat. Ibilbide harrigarri baten erretratu ahalmentsu bat.
Wim Vandekeybus interprete, koreografo eta zuzendaria sendi askotako gizona da. Anai eta arreben artean hazi zen, sendi sortzaile bat fundatu zuen Ultima Vez dantza konpainian eta orain bere seme-alabak ditu. Familia-artxiboetan, emanaldietan, entseguetan eta solasaldietan oinarrituta, Lut Vandekeybusek zenbait gai esploratzen du lan honetan: bere nebaren sormen geldigaitza, esandako sendi-zirkuluek elkarrekin konektatzeko duten era eta zelan batzuetan inspiratzen duten eta beste batzuetan haren lanarekin talka egiten duten. Wim poetikoa da baina gauzak antzematen ditu, intimoa da baina ez da inoiz barkabera.
Informazio gehiago:
www.danzaldia.org