Uniozio
Udazkena dantzatzen Bilbon (II)
Egitaraua 2022
- Urriak 29: La Fundición, 19:00. Ana Jezabel, Portugal, 'Quotidiano, amuse toi'.
Egun bat. Naturan zentratutako egunez eguneko bat, non argi ordu bakoitzak elementu berri bati ematen dion bidea. Animalien eta bi gorputzen jariakortasunaren arteko elkarrizketa bat dugu hau.
Bi gorputzak haien arteko mugimendu birakaritik bizi dira, harik eta umorea gizakiaren ezaugarri saihestezin gisa agertzen den arte. Bi emakume mundu ez-material eta zehaztugabe batetik dabiltza, eta materiaren ezaugarria den mutazioa behatzen, entzuten eta onartzen gelditzen dira. Susmatzen dituzten baina kontrolatzen ez dituzten fluxu eta energien arabera gidatzen uzten dute beren burua. Dena partikula moduan jaio eta partikula bihurtzen da, infinitua sortuz. Birentzako koreografia bat da, indarren eta ahulezien erlazio eta koordinazio intrintsekotik egina.
- Azaroak 3: Azkuna Zentroa, 19:00. Guillermo Weickert.
Bere lan berrian, Guillermo Weickertek geure izaeraren behatzaile bilakatzera gonbidatzen gaitu: hautemate-organoa (begiak) hautemandako objektu gisa (ikusitakoak) jartzeko ahalegina da lan honen funtsa. Behaketa sinple horretatik abiatuta (geure begiek egiten dutenari begiratzea), eszena, bere biztanleak eta beren mugimenduak birbegiratzeko ariketa planteatzen du, munduari begiratzeko dugun eraren probaleku gisa.
Ikusmena ebaluatzeko lau proba orokorren inguruan egituratua da (ikusizko zorroztasuna, errefrakzioa, ikus-eremua eta ikuspegi kromatikoa) eta etengabe ikuslearen arretaren alde borrokatzen ari den telebista pantaila baten laguntzaz, Parece nada-k proposatzen duena da batez ere sortzailearen eta haren ikuslearen topaleku bat, jolas bat, bidaia bat norberaren pertzepzioaren labirintoan barna, begiratzearen intimitatea partekatzeko eta besteari begiratzen uztearen gozamena, bestearekin topo egitearen gozamena, geure burua bestearengan disolbatuz eta geure buruarekin topo eginez.
Parece nada sorkuntza-multzo baten parte da, eta bere ardatz tematikoa da pertzepzio- organoek mugimenduarekin duten harremana: gure zentzumenak munduari irekitzen zaion gure ezagutza-leihoa baldin badira, haien uzkurdura eta behaketa munduarekin lotzen gaituzten eta guregana eramaten gaituzten autoezagutza-ateak dira. Contra ruidos y vibraciones -entzuteari eta aditzeari buruzkoa- edota Tocar con mover -ukimenar eta giza psikeari buruzkoa- dira bere aurretiazko lan batzuk, Guillermoren sormen- eta eszena- hizkuntzaren bilakaera egituratzen dutenak. Oraingo Parece nada honek dakarren bistaren gaiarekin jauzi bat gertatu da haren hizkuntza sortzaile eta koreografikoan.
- Azaroak 10: Azkuna Zentroa, 19:00. Manuel Rodríguez. 'Screensaver'.
Diziplina anitzeko proiektua da hau, erakusketa-aretoetan eta eszenatokietan agertzeko sortua, eta kontenplazioaren kontzeptuan sakontzen saiatzen da.
Zentzumenen, sinboloaren eta formaren bidez, piezaren gogoeta da ea zelan bihurtu daitekeen ikusmen-ekintza fede-ekintza.
Gorputzak pantaila-babesle bezala jokatzen du, eta aktibatu egiten da infiniturantz proiektatzen den beste plano kognitibo batera igarotzeko.
... “Mirariak korrelazioan daude lege naturalen ondorioekin. Elkar mugatzen dute eta osotasun bat egiten dute elkarrekin. Bateratuta daude, elkar konpentsatzen duten heinean. Ez dago gertaera naturalik gabeko miraririk, eta alderantziz ere ez” (Novalis).