Uniozio

Udazken beldurgarria Donostian (III)

  • Sleep (2023). Jason Yu. Hego Korea. Hyun-su eta Soo-jin ezkondu berri dira. Gau batean, Hyun-su ametsetan hitz egiten hasten da: “Norbait dago barruan”. Ordutik, lo dagoen bakoitzean, beste pertsona bat bihurtzen da, eta esnatzen denean ez du gogoratzen aurreko gauean zer egin duen. Soo-jin bere senarraren portaeraren beldur da eta ezin du lorik egin. Tratamendu bat hasi badu ere, Hyun-suren sonanbulismoa areagotu egiten da, eta emaztea esperoan duen haurra arriskuan egon daitekeela nabaritzen hasten da.
  • Vincent doit mourir (2022). Stéphan Castang. Frantzia. Ezezagun batzuk Vincenti erasotzen hasten dira ustekabean. Hura hiltzen saiatzen dira. Hala, bere bizitza aspergarri eta interesik gabeak ustekabeko norabide bat hartzen du; ihesari eman behar izango dio bizirik irauteko, biolentziazko espiral erraldoi bat dena suntsitzen hasi denean gainera. Bere bizitza aldatu da, pertsona guztien bizitza aldatu da. Mundua ez da inoiz izango lehen izan zena.
Proiekzioak Tabakaleran
  • Conann (2023). Bertrand Mandico. Luxenburgo-Frantzia-Belgika. Amildegian barrena egindako bidaia batean, Rainer azpimunduko zakurrak Conannen sei bizitzak kontatzen ditu aro, mito eta garai desberdinetan zehar. Odol egarriz dagoen amazona bat da, bere etorkizunak heriotzara betiko kondenatua; haurtzarotik, Sanjak eta bere barbaroen hordak esklabo bihurtu dutenetik, krudelkeriaren gailurrera, gure munduaren atarira, igotzen den arte.
  • 'Club Zero' (2023). Jessica Hausner. Austria-Erresuma Batua-Alemania-Frantzia-Danimarka-Qatar. Novak irakaslea nazioarteko barnetegi bateko irakasle taldearekin batuko da “elikadura kontzienteari” buruzko eskola bat emateko. Helburu nagusietako bat hauxe da, “gutxiago jatea osasungarriagoa dela” irakastea, eta praktika horrekin ikasleen konfiantza bereganatzen du, irakasleen eta gurasoen artean alarmak pizten diren arte. Beranduegi: Club Zero egia bihurtu da eta ez da erraza izango desegitea. Mia Wasikowska eta Sidse Babett Knudsen dira protagonistak Jessica Hausner austriarraren -'Lourdes' (2009), 'Amour fou' (2014) eta 'Little Joe' (2019)- film berri honetan.
Informazio gehiago:
sansebastianhorrorfestival.eus