-
La espera (2023). F. Javier Gutiérrez. Espainia. Eladio landetxe bateko zaindaria da, eta bertan bizi da emaztearekin eta semearekin. Egun batean, ehiztari baten eroskeria onartzen du eta, horren ondorioz, aste batzuk geroago, infernu gorri bihurtuko da bere bizitza. F. Javier Gutiérrezen hirugarren film luzea, '3 días' (2008) eta 'Rings' (2017) filmen ondoren, Víctor Clavijo, Ruth Díaz eta Luis Callejo protagonista dituena.
-
The Forbidden Play / Kinjirareta asobi (2023). Hideo Nakata. Japonia. Naoto eta Miyuki senar-emazteen zoriona bat-batean bukatu da, emaztea auto istripu batean hiltzen denean. Naoto lur jota geratzen da bere seme Narutorekin batera; honek amaren hatz bat lurperatzen du lorategian, eta egunero errezitatzen du sorginkeria bat ama bizitzara itzul dadin. Zenbaitetan hobe da gauza jakin batzuk ez eskatzea. J-Horroren aitzindari Hideo Nakataren film berria -'The Ring' (1998), 'Dark Water' (2002), 'Ghost Theater' (2015)-.
-
La mesita del comedor (2022). Caye Casas. Espainia. Berrogei urte inguru dituen bikote batek, Maríak eta Jesúsek, lehenengo haurra izan berri dute. Ez dira momenturik onena bizitzen ari beren harremanean eta, okerrago, ez zaie burututik pasatu ere egingo jangelarako mahaitxo bat erostea izango dela beren bizitzako erabakirik txarrena. Caye Casas da -'Matar a Dios' (2017), Albert Pintórekin batera zuzendua- umore beltz-beltzez blaitutako film larri honen zuzendaria. Egunerokotasunetik abiatuta, filmak ihesbiderik gabeko amesgaizto batean murgiltzen ditu protagonistak.
-
'Sana / Minna no Uta' (2023). Takashi Shimizu. Japonia. 'The Grudge' frankiziaren sortzaile mitikoa (2002) beldur klasikoenera itzuli da J-Pop Generations taldea protagonista duen istorio honekin. Taldea beldur zurrunbilo batean harrapatuta dago, haietako batek kasete zinta bat aurkitzen duenean lan egiten duen irrati-kateko biltegian. Duela urte asko Sana izeneko gazte misteriotsu batek bidalitako zinta bat da eta, entzuten duen orok kaseteen garaitik datorren madarikazio baten ondorioak jasaten ditu.