Enplegua

Hezkuntza saila Europako Batzordeko Berrikuntzako zuzendari nagusiarekin biltzen da

Vladimir Sucha Europako Batzordeko Berrikuntzako zuzendari nagusiak hainbat lan bilera egin ditu egunean zehar Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunekin. Sucha Euskadin dago Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren alorrean garatzen dituen politikekin lotutako hainbat ekimen ezagutzeko helburuarekin. Egun osoan zehar egindako bileren ostean, zuzendari nagusiak bilera izango du, arratsaldean, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin.

Egindako bilera ezberdinetan, Hezkuntza Departamentuko arduradunek euren Sailaren lan-ildo nagusiak lekualdatu dituzte, bereziki Lanbide Heziketa eta Unibertsitate eta Ikerketa arloei dagokienez. Bilera horren aurretik azken urteotan Europako Batzordearekin izandako bilera eta harreman ugari izan dira, eta horri esker, bi administrazioentzat onuragarriak izan diren harremanak sortzea ahalbidetu da.

Euskadiko Lanbide Heziketara bisita
Gaur arratsaldean, CEko berrikuntza zuzendariak bilera egin du Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin. Tkinika -Euskadiko LHko Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuko Zentroaren egoitzan bilduta, bertatik bertara ikusi ditu Euskadiko LHk berrikuntzaren alorrean lanean ari den proiektuak.

Vladimir Suchak LHri lotutako berrikuntza arlo ezberdinetan interesa agertu du, arreta berezia jarriz honako eduki hauei: zentroetako adimen lehiakorreko plataformen testuinguruan egindako lana, zentroetako berrikuntza errutinak, baita aplikatutako berrikuntza ere. ETEekin eta mikroETEekin, produktuak eta ekoizpen-prozesuak hobetzen lagunduz.

Ikerketa kuantikoa eta bikaintasunaren oinarrizko ikerketa
Geroago, gaur arratsaldean ere, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak, Adolfo Moraisek, bere arloan egiten ari diren ekintza batzuk Berrikuntzako zuzendari nagusiaren esku utzi ditu. Horretarako, BERC MPC -Materials Physics Center-eko instalazioak bisitatu dituzte. Bertan, teknologia kuantikoei buruzko ikerketa laborategian ibili dira, eta bikaintasuneko oinarrizko ikerketaren alorreko lankidetza publiko-pribatu ekimen berritzaileak ezagutu ahal izan dituzte. Alor horretako ikerketa Europako Batzordeak sustatutako Research-en ekimen enblematikoen barruan sartzen da.