Prestakuntza

STEAMsare programa martxan da dagoeneko

STEAMsare programa hasten da, Euskadin ikastetxe, enpresa eta eragile zientifiko-teknologikoen sarea sortzera zuzenduta, STEAM hezkuntza sustatzeko (ingelesezko siglak Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika). 50 ikastetxe eta eragile sozioekonomiko batu dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortutako programa honetara.

STEAMsare prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur goizean Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak eta Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak. Horiekin batera, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia Leire Bilbao izan zen, STEAM Euskadi proiektu hau eta beste batzuk garatzen dituen eragilea.

Ikus-entzunezko edukia dagoeneko eskuragarri Irekian.