Hezkuntza Sailak ireki du dagoeneko STEAM Euskadi Sarien laugarren ediziora proiektuak aurkezteko epea, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan. STEAM Euskadi Estrategiaren baitan antolatzen den ekimen honen helburua da STEM bokazio goiztiarrak bultzatzen dituen hezkuntza-eredu hori sustatzeko jardunbide onenak aitortzea eta ikusaraztea. Hau da, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikako bokazioak piztea, betiere Arteekin eta Humanitateekin loturan (STEAM akronimo ingelesa da, Science, Technology, Engineering, Arts eta Mathematics hitzekin sortua).
STEAM Euskadi Sarietan parte har dezakete ikastetxeek, unibertsitateek, hezkuntza ezformaleko erakundeek, ikerketa-zentroek, enpresek edo Euskadin STEAM hezkuntzako ekimenak garatzen ari den beste edozein erakundek ere bai. Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 9ra arte egongo da zabalik.
Hiru kategoriatan
Hezkuntza Sailak 18.000 euro bideratzen ditu saritan, lehiaketa honek dituen hiru kategorietarako. Kategoria bakoitzak bi sari eta aipamen berezi bat ditu, genero ikuspegiari aipamen berezia. Honako kategoria hauetan parte hartu ahal izango da:
1 Kategoria: ikastetxeek sustatutako STEAM Hezkuntzako ekimenak:
2 Kategoria: unibertsitateek eta Lanbide Heziketako zentroek sustatutako STEAM Hezkuntzako ekimenak:
3 kategoria: erakunde sozioekonomikoek sustatutako STEAM Hezkuntzako ekimenak:
Jasotako saria euren STEAM proiektura bideratu beharko dute irabazleek: saritutako ekimenean edota horren irismenean hobekuntzak finantzatzeko, edo STEAM ekimen berri bat abiarazteko.
Hezkuntza Sailaren STEAM Euskadi Estrategiaren baitan garatzen den ekimen honen helburuak honako hauek dira:
Informazio gehiago eta zehatzagoa STEAM Euskadi Estrategiaren webgunean dago eskura.