Apirilaren 26tik 30era, Bizkaiko Lanbide Heziketako orientazioan adituak diren langileek LHko prestakuntza eskaintzarekin zerikusia duen edozein gai argitu eta azalduko dute.
- Streaming bidez eta on line laguntza-tresnekin.
- Gaikako informazio-saioak, arlo profesionalen arabera.
Apirilaren 26tik aurrera, IKASLAN BIZKAIA Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareak orientazioko profesionalekin bilera birtualak dinamizatuko ditu, Bizkaiko Lanbide Heziketa Publikoak eskaintzen dituen 23 lanbide-familien berezitasunak eta Kirolene kirol-irakaskuntzako zentroak ematen dituen titulazioak sakontzeko. Bost egunez, prestakuntza arloetako 23 profesional adituk baino gehiagok hartuko dute LHk eskaintzen dituen lanbide arloetako batean interesa duen oro.
Gehienez 6 pertsonako talde saioen bidez, lanbide familia jakin batean egin daitezkeen heziketa zikloen ezaugarriei buruzko informazioa eta orientazioa eskainiko da. Ziklo bakoitzari lotutako moduluak edo irakasgaiak, irteera profesionalak edo titulazioek eskaintzen dituzten prestakuntza ibilbideak sakonduko dira. Halaber, honako hauei buruzko informazioa zabalduko da: sartzeko irizpideak, ikasteko metodologiak, zikloak egiteko moduak (bertaratze osoa, partziala, on-line eta erregimen dualean, alternantzia-erregimena), Lanbide Heziketak ekoizpen-sarearekin duen erlazioa, etab.
Era berean,
Kirolene Kirol Ikasketen Zentroko irakasleek ondoko titulazioen inguruko edozein arazo ebatziko dute: mendiko kirolak eta eskalada, neguko kirolak, taldeko kirolak, uretako kirolak eta banakako kirolak.
Streaming bidez
Covid 19k eragindako osasun-krisiak eragindako gizarte-isolamenduaren egungo egoeraren aurrean, Bizkaiko LH publikoko zentroek streaming-era jotzen dute bigarren urtez jarraian, Lanbide Heziketa herritarrei hurbiltzeko konpromisoa betetzeko.
Jardunaldi hauetan parte hartu nahi dutenek apirilaren 21a baino lehen eman beharko dute izena, www.ikasbizkailan.eus orrian aurkituko duten inprimaki baten bidez. Bertan, zein prestakuntza-familiari buruzko informazioa nahi duten eta zein hizkuntzatan jaso nahi duten aukera dezakete. Ondoren, mezu elektroniko bat jasoko dute plataformaren eta konexio-moduaren berri emateko, saioaren eguna eta ordua.
Informazio topaketek ordu erdi inguru iraunen dute eta goiz eta arratsaldez eginen dira.
Aldi berean, Ikaslan Bizkaia LHri buruzko informazio orokorreko bideo bat jartzen da herritarren eskura. Elkarteko YouTubeko kanalean, Mariano Román Mungia BHI ko zuzendaria eta Alba Estanyol Bizkaiko Ikaslan koordinatzaileak LHko (Oinarrizkoa, Erdi Mailakoa eta Goi Mailakoa) ereduetan sartzeko baldintzak zehazten dituzte, besteak beste.
Bokazio guztiei erantzuten dieten 23 prestakuntza-familia
Ikaslan Bizkaia sarea osatzen duten Bizkaiko Lanbide Heziketa Publikoko 27 zentroek 91 heziketa ziklo eskaintzen dituzte: 32 erdi mailakoak eta 59 goi mailakoak. Ziklo horiek lanbide-garapenaren arlo jakin bati erantzuten dioten 23 lanbide-arlotan biltzen dira: Osasuna, Kimika, Fabrikazio Mekanikoa, Informatika eta Komunikazioak, Ostalaritza eta Turismoa, Irudia eta Soinua…
23 familia, bokazio eta interes profesional guztiei erantzuten dietenak.
Lanbide Heziketako ikastetxeek azpimarratu dute beharrezkoa dela herritarrei, batez ere emakumeei, teknologia- eta industria-zikloak hurbiltzea. Prestakuntza horrek enplegagarritasun-tasa handia du, eta ekoizpen-sarearen barruan dauden beharrei erantzuteko aurrerapen teknologikoetan gaitzen du.
Ikaslan Bizkaia, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarea
Ekimen hau LH--Ikaslan Bizkaia ikastetxe publikoen sareak koordinatu du, eta lan-merkatuarekin estu lotutako prestakuntza-bide honen aukerak zabaltzeko borondatetik sortu da. Urrunago joan gabe, Alternantzia Erregimeneko LH Dualeko ikasleen % 91 ikasketak amaitu eta hurrengo egunean kontratatzen da.
Ikaslan Bizkaia lurralde historiko osoko Lanbide Heziketako 27 ikastetxe publikok osatutako elkartea da, eta bere helburu nagusia irakaskuntza modernoa eta kalitatezkoa eskaintzea da, egungo lan-merkatuaren beharretara egokitua eta, aldi berean, ikasleen giza prestakuntzaz kezkatua.