Arreta ipini, gainera, xehetasunetan, akatsak egitea ekidin eta gailen itzazu enpresek benetan balioesten dituzten eremuak. Hona hemen hamar gomendio.
1. Egitura ezazu curriculuma modu logiko eta ordenatuan. Datu ezberdinak aurkezten diren ordena zaindu behar duzu: lehenengo harremanetarako datuak (helbidea, telefonoak, helbide elektronikoa, erabiltzen dituzun sare sozialetako informazioa eta baita egoera zibila edo NANa); gero heziketa eta esperientzia profesionala orden kronologikoan berrienetik zaharrenera; sar itzazu ere ezaguerak informatica, hizkuntzak eta lanarekin harremana dituztenen gain ere; eta azkenik, zure libre egotea aipatu eta enpresarentzat onak izan daitezkeen zure bertute eta balio erantsiak sar itzazu ere.
2. Zain ezazu hizkuntza teknikoa eta ez erabili gehiegi apaindutako edo desegokia den hizkuntzarik. Hitz teknikoegiak erabiltzeak nahasketak eta iritzi txarrak ekar ditzake, askotan curriculum bat lehen aldiz balioesten duen pertsona Giza Baliabideetako sailekoa izan daiteke, hitz horiek ez dituenak zergatik ezagutu behar. Siglak edo hitz oso espezifikoak erabili behar badira parentesi artean azalpen labur bat ipini daiteke.
3. Ortografia eta erredakzio sintaktikoa berrikus itzazu. Akats hauek zaintze gabezia argi bat erakusten dute eta beste edozer kontutan izan gabe zure curriculuma ezeztatua izatea suposa dezakete.
4. Erredakzio fantasiatsu eta handinahia ekidin sinisgarria ez izatera irits baitzatezke.
5. Garrantzirik gabeko informaziorik ez sartu zure curriculuma “loditzeko”. Uste da CVa hobe geratuko dela informazio asko gehitzen bazaio, baina eragin guztiz kontrako bat sor dezake.
6. Zaharkitutako informazioa kendu Curriculuma eguneratu eta berziklatu behar da modu jarraituan egungoa eta berria den informazioarekin.
7. Gomendatutako gehieneko luzera orrialde bat edo bikoa da.
8. Kalitatea eman aurkezpenari. Curriculuma erakargarriagoa izango da kalitate oneko orrialde bat erabiltzen baduzu, formatu estandarrarekin eta ez ahaztu inpresioaren kalitatea.
9. Argazki bat inoiz ez dago soberan. Curriculumean argazki bat erabiltzeak hautatzaileari guri buruzko ikuspuntu osoago bat eman diezaioke, nahiz eta irudi hori eranstea derrigorrezkoa ez izan.
10. Dokumentuaren diseinua. Iturria ez da ez handiegia ez txikiegia izan behar, ez erabili gehiegi hizki lodirik, letra etzanik edo azpimarraturik. Diseinu garbi, ondo egituratu eta irakurgarri bat aurkeztu eta ez erabili kolorerik edo apaindurarik.