Europako 14 herrialdetako Lanbide Heziketaren arloko hogeita hamar bat ordezkarik Euskadi bisitatu dute, Lanbide Heziketako nazioartekotzearen eta berrikuntzaren alorrean euskal esperientzia bertatik bertara ezagutzeko.
Parte hartuko duten herrialdeak hauek dira: Estonia, Erresuma Batua, Suedia, Portugal, Polonia, Herbehereak, Malta, Kroazia, Lituania, Txekiar Errepublika, Belgika, Austria, Danimarka eta Irlanda. Bertaratutakoek hainbat bisita egiten dituzte euskal lanbide heziketako zentro eta enpresetara, informazio eta eztabaida saioetara joateaz gain.
Egun hauetan Euskadira egindako ikasketa-bidaia Nazioarteko Lankidetza Jarduera (TCA) gisa egiten da, Europako Batzordearen Erasmus+ nazioarteko mugikortasun programen barruan. Jarduera guztiak Hezkuntza Sailaren -bere Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren bitartez- eta SEPIEren (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuaren) koordinaziopean egiten dira.
2019-2020 ikasturte honetan, Euskadin FP heziketa-zikloetako 1.400 ikasle eta ikasle pasatxok parte hartuko dute Erasmus+ programako nazioarteko mugikortasun programetan, eta horrela egonaldiak eta praktikak egingo dituzte Europar Batasuneko beste herrialde batean.
Informazio iturria: Eusko Jaurlaritzaren prentsa-oharra.