Hitz egin dezagun Europa

Erasmus+ aukerak ikasleentzat (I)

Zer da Erasmus+?

Erasmus+ pertsona guztiei eta hezkuntza-sektore guztietan aukerak eskaintzen dituen Europar Batasuneko programa da. Sektore hauetan lan egiten du: Eskola Hezkuntza; Lanbide-heziketa; Helduen Hezkuntza; Goi-mailako hezkuntza.

Helburua 

Norbanakoen eta taldeen hezkuntza-mugikortasuna sustatzea, ikasleena zein langileena, baita lankidetza, kalitatea,inklusioa eta ekitatea, bikaintasuna, sormena eta berrikuntza erakundeen eta politiken mailan, etengabeko ikaskuntzaren, hezkuntzaren, lanbidearen eta garapen pertsonalaren bidez, hezkuntzaren alorretan. Baita prestakuntza, gazteria eta kirola bultzatzea, Europan eta bere lurraldetik kanpo, horrela hazkunde iraunkorrari, kalitatezko enpleguari eta gizarte-kohesioari lagunduz, berrikuntza sustatzeaz, Europako nortasuna indartzeaz eta herritartasun aktiboan eta bizitza demokratikoan parte hartzeaz gain.

Egitura  

Erasmus+ programa hiru jarduera-ildo nagusi edo Ekintza Nagusien (KA) eta Jean Monnet ekintzaren inguruan artikulatzen da:

  • Gako Ekintza: Pertsonen mugikortasuna ikaskuntza helburuetarako.
  • Gako Ekintza: Erakundeen eta instituzioen arteko lankidetza.
  • Gako Ekintza: Politiken garapenerako eta lankidetzarako laguntza.
  • JEAN MONNET Ekintzak.

Aurrekontua eta lehentasunak  

Erasmus+ 2021-2027-k 28.000 milioi euro pasatxoko aurrekontua du Europa osorako. Horrela, Erasmus+ hau da:

  • + Inklusiboa.
  • + Digitala.
  • Bizitza demokratikoa sustatzen du.
  • + Iraunkorra.
  • + Nazioartekoa.

Lehentasun horiez gain, Programa berriak are nazioartekoagoa izatearen ezaugarria du.

Erasmus+ Programan parte hartzen duten herrialdeak 

EBko 27 estatu kideek eta Programari lotutako hirugarren herrialde hauek: Islandia, Liechtenstein, Ipar Mazedonia, Norvegia, Serbia eta Turkia. Gainera, ekintzen arabera, Programari lotuta ez dauden hirugarren herrialdeek (munduko beste herrialdeek, 14 eskualde ezberdinetan banatuta), hezkuntza-sektore guztietan parte har dezakete.

Elkartuta ez dauden hirugarren herrialdeekiko lankidetza, orain arte goi-mailako hezkuntzarako gordeta, eskola-irakaskuntzara, lanbide-heziketara eta helduen hezkuntzara hedatzen da. Ikaskuntzarekin lotutako mugikortasuna eta mugaz gaindiko lankidetza proiektuak adin eta jatorri guztietako 10 milioi lagunentzat finantzatuko dira.

Nork kudeatzen du Erasmus+ programa?

Europako Batzordea (EB) da Erasmus+ programa garatzeaz azken arduraduna. Bere exekuzioa honako hauekin egiten da:

  1. Ekintza zentralizatuen kudeaketa zuzena EB edo Hezkuntza eta Kulturako Europako Agentzia Exekutiboaren aldetik.
  2. Erasmus+ programako herrialdeetan ezarritako Agentzia Nazionalen aldetik, Ekintza deszentralizatuen zeharkako kudeaketa. Espainian, SEPIE Erasmus+ programaren hezkuntza eta prestakuntza arloetan kudeatzeko Agentzia Nazionala da