Zer egite da?
Ikasleek enpresa txiki bat sortzen dute eta bertan egiten dituzte bere jarduera guztiak, irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, erosketa eta salmenta, etab. Beren produktuak benetakoak dira, beraiek egindakoak edo komertzializatuak. Ikasturtean zehar bi enpresa-asanblada egiten dira, non enpresa bakoitzeko bi ordezkarik parte hartzen duten bileran, lehenengoan euren enpresa gainerakoei aurkezten diete eta bigarrenean horren bilakaera kontatzen dute. Topaketa horien lehen zatian Komunikazio eta Salmenta Puntu tailerrak ematen dituzte. Otsailean zehar, azoka bat antolatzen da ikasleek salmenta puntuan lan egin eta euren produktuak herritarrei eskaintzeko.
Tknika
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika.
Ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua izanik, Tknikak Euskadiko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea lortzeko helburuz egiten du lan egunero.
Sare-lanaren bitartez eta lanbide-heziketako irakasleen inplikazioari esker, munduko eredurik aurreratuenak erreferentetzat dituen zentro honek teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu.
2016-2017 ikasturtetik, TKNIKA UNEVOC zentroa da. Euskadiko LH-ko estandar eta kalitatearen hobekuntzan laguntzea da Tknika UNEVOC-Zentroa izatearen helburu nagusia.
Misioa: Ikerketa eta Berrikuntza aplikatua Euskadiko lanbide heziketaren ardatz antolatzaileak bihurtzea, ikaskuntza-ingurune eta prozesu berrietan aurrera egitea, eta gaitasunen hutsunea murriztea ideia edo teknologia bat sortzen denetik gizarteak horren onura duen arte.
Zaintza eta adimen lehiakorraren, bitartez, balio erantsi handia duten produktu eta zerbitzu berritzaileak diseinatuz, hedatuz eta Lanbide Heziketako ikastxeetara transferentzia eginaz, eta hauetatik enpresa esparrura transferentzia ahalbideratuz. Elkarlanari eta aliantzak ezartzeari irekia dagoen dinamika baten bitartez, lan sareen sorrera bultzatuz eta talde lana, sormena eta iraunkortasuna sustatuz.
Ikuspegia: Lanbide heziketako ikastetxeen bitartez, Enpresa esparrura ezagutzaren transferentzia gauzatzeko praktika aurreratuen hedapenean Europear erreferentea izatea.
Balioak: Kidetza sentimendua; Ekimena; Arintasuna; Bikaintasuna; Eskuzabaltasuna. LH-koak dira (TKNIKA), ekimena dute, arintasunez erantzuten dute, egin beharrekoa ondo egiten dute eta emaitzak behar duen edonorentzat bere esku jartzen dituzte. Fidagarritasuna, aurre hartzea, elkarlana.