Bi urtez aurrez aurreko ediziorik egin gabe egon ondoren, kultura ekintzailea sustatzeko Ikasenpresa Azokak normaltasuna berreskuratu du berriro pandemiaren ondoren, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako 1.800 ikasle inguru bildu ditu. Aurten XII. Ediziora iritsi den azoka otsailaren 9an egin zen Eibarren. Jon Labaka Tknikako (Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuko Zentroa, Hezkuntza Sailaren baitakoa) zuzendari exekutiboak azokaren irekiera-ekitaldian parte hartu du eta, ondoren, ikasleen postuak bisitatu ditu.
Goizean zehar, Untzaga Plazan eta Txantxa Zelain prestatu duren karpetan, Ikasenpresa programaren baitan garatu zituzten produktu eta zerbitzuak erakutsi zituzten. Tknikak antolatzen du urtero azoka, Eibarko Udalaren laguntzarekin.
Aurten, azokan erakutsi diren Ikasenpresa proiektuen kopurua 350era iritsi zen. Ekimenean parte hartzen zuten Lanbide Heziketako 50 ikastetxetakoak izan ziren guztiak, askotariko arlo edo sektoreetakoak. Izan ere, Ikasleek aurkezten zituzten negozio-ideiak ikasten ari ziren lanbide-arloekin harreman zuzena izaten zuten. Aurkeztu ziren proiekturik gehienak honako arlo hauetakoak izan ziren: Jarduera fisikoak eta kirolak, Industrialak, Irudi pertsonala, Ostalaritza eta turismoa, Informatika, Diseinua, Gizartearentzako zerbitzuak, Arte grafikoak, Nekazaritza eta arrantza, Informatika eta Zerbitzuak.
Ikasenpresa, ikasgeletan eskola-enpresak sortzea ardatz duen hezkuntza-programa da. Proiektu horren helburuen artean enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea dago eta baita gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea ere: sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, informazioaren kudeaketa, iniziatiba, lidergoa, konpromisoa, negoziazioa, eta abar. Honez gain, ikaslea, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.
Ikasleek enpresa txiki bat martxan jarriko dute ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak aurrera eramango dituzte (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa, eta abar). Produktu edo zerbitzu errealak izango dira, beraiek ekoitzi edo merkaturatutakoak.
Programaren helburuak: