Uniozio

Objektuak mihiztatzen Artiumen (I)

Erakusketa honetan, Sahatsa Jauregik (Itaparica, 1984) objektuen arteko -batzuk aurkituak eta beste batzuk berak eginak- era askotako mihiztadurak osatzen dituzten lan batzuk aurkezten ditu. Gorputza ematen dieten tenkadura-indarrek eusten diete, eta mihiztadurek metalezko xafla ebakiz egindako gorputz-atalen siluetak biltzen dituzte. Xafla horiek, askotan, ehunezko elementuei esker luzatzen edo eusten dira. Konposizioa denborazkotasun espezifiko baten emaitza da, eta eraldatzeko aukera beti dago artelanetan pil-pilean. Artistak bere lanarekin duen potentzialtasun eta harreman horrek izaera performatiboa ematen die.

Erakusketaren izenburuak soldadura-hari mota bat aipatzen du, kanpoko gas baten propultsioa behar ez duena, dagoeneko sartuta duelako. Barneratutako teknologiaren ideia hori Flux Cored-en mihiztatzen diren gorputzen parte da. Jauregik pertsonaia esekien segida bat sortzen du, erakusketa-espazioan desfilatzen duten gorputz iragankor gisa sortuak. Hainbat teknologiaz osatutako gorputzak dira; prostetikoak, gihartsuak, dekoratuak, batzuetan gehiegizkoak. Argazkigintzatik abiatuta, Jauregiren «eskultura lauek» estimulagarriak zaizkion egoerak sortzeko eta gauzatzeko nahia adierazten dute.

Sahatsa Jauregi Bilbon bizi eta lan egiten du. Gaur egun irakaslea da EHUko BBAA Fakultatean, eta Okela gune independenteko kide izan da 2017-2022 urteetan, Bilbon.

Hainbat erakusketatan hartu du parte, bakarka zein taldeka, hala nola The Ryder (Madril, 2022), Aparador Monteleón (Madril, 2022), Galería The Goma (Madril, 2022), Azkuna Zentroa (Bilbo), Artiatx (Bilbo, 2021), Tabakalera (Donostia, 2021), Galería Fran Reus (Palma, 2021), Horcasitas Jauregia (Balmaseda, 2021), Halfhouse (Bartzelona, 2019), Swamp Horses (Espin, 2019) edo Carreras Múgica (Bilbo, 2016).

Hainbat sari irabazi ditu: 2013ko Gipuzkoako Artista Berrien Programa, 2017ko Ertibil lehen saria, 2019ko Gure Artea saria eta ARCO Comunidad de Madrid saria. Egoitzak egin ditu Tabakaleran (Donostia, 2019), Halfhousen (Bartzelona, 2019), Bilbaoarte Fundazioan (Bilbo, 2016) edo Pacific Film Archiven (Berkeley 2012).

Vitoria-Gasteizen, irailaren 3ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egon zen Sahatsa Jauregiren Flux Cored erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

2.800 artelan

Testuinguruak bilduma batetik abiatuta erakusketa programa bat da, duela gutxi museoaren funtsetan sartu diren artisten ekoizpena ezagutaraztea xede duena. Artium Museoa Bilduma, ia 2.800 artelanez osatutako izaera publikoko funts garaikide aparta, ezagutzera ematea helburu duten beste ekimen batzuekin bat egiten du proposamen honek. Esparru horretan, artelanak, dokumentuak eta artxiboak museo-funtsetan sartzeak gaur egun artearen arloan garatzen ari diren eztabaidak eta praktikak aztertzen eta horien berri ematen laguntzen du. Hori da, dudarik gabe, museoaren funtsezko eginkizunetako bat: ondare garaikidearen ekoizpena sustatzea eta artistak eta haien ekoizpenak bultzatzea. Museoaren erosketa-programak helburu hori lortzen laguntzen du, eta, gainera, ezinbesteko tresna da dinamismoa eta konplexutasuna ezaugarri dituen une bat zertan den jakiteko. Espero dugu ekimen honek publikoen eta praktika artistikoen topagune gisa funtzionatzea, bertatik gure orainari begiratzeko eta hura atzematen saiatzeko estrategia berriak lantzeko.

  • Gurpil Zulatua: Burua, 2023: Maniki-burua, eguzkitako betaurrekoak, abalorioa, gomak, gerrikoak eta altzairuzko tutuak Cabeza de maniquí, gafas de sol, abalorio, gomas, cinturones y tubos de acero Mannequin head, sunglasses, beads, rubber bands, belts, and steel tubes 200 x 180 x 30 cm. 
  • Perfume, 2023: Altzairuzko hodiak eta pletinak, lurrina, lupak eta plastikozko erakusmahaiak Tubos y pletinas de acero, perfume, lupas y expositores de plástico Steel tubes and strips, perfume, magnifying glasses and plastic display stands 325 x 35 x 20 cm. 
  • Izarrak, 2023: Altzairuzko xaflak eta hodiak, tangak eta goma Planchas y tubos de acero, tangas y goma Steel plates and tubes, thongs and rubber bands 220 x 305 x 3 cm.
  • Jone, Leire, Hodei, Nora eta Ni, 2023: Altzairuzko xaflak eta hodiak, plastikozko fruta eta abalorioak Planchas y tubos de acero, fruta de plástico y abalorios Steel plates and tubes, plastic fruit and beads 150 x 100 x 300 cm.