Unibertsitatea

NUP, Ikasle Mugikortasunaren eta Ikaskuntza Globalaren Azokan

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ordezkaritza batek, Jorge Elso Torralba Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordea buru zela, Nazioarteko Hezkuntzako Europako Elkarteak (EAIE, ingelesezko sigletan) antolatzen duen Ikasle Mugikortasunaren eta Ikaskuntza Globalaren Azokan parte hartu zuen irailean, Tolosan (Frantzia). Kontinente Zaharrean egiten den goi-mailako hezkuntzaren nazioartekotzeari buruzko ekitaldirik handiena da. Azokan mundu osoko unibertsitateen eta beste hezkuntza-erakunde batzuen 200 stand zeuden, eta 7.000 lagunek parte hartu zuten. Edizio honetako berrikuntza gisa, NUPek UNITA unibertsitateen europar aliantza osatzen duten erakunde bazkide eta elkartu guztiekin batera jarritako stand batekin esku hartu zuen, NUP UNITAko kide baita.

Lehenengo aldiz UNITA entitate bereki gisa egon zen azokan, eta haren helburua izan zen loturak eta lankidetza-esparru berriak ezartzea Europako eta munduko unibertsitateekin eta beste eragile batzuekin, bai eta aliantzaren nazioarteko dimentsioa sustatzea ere. Horrez gain, Europako unibertsitate-aliantzek goi-mailako hezkuntzaren esparruan duten zeregina indartzea eta ikusaraztea ere bazuen xede. Tolosan ordezkatuta egon ziren hogeitik gora aliantzarekin partekatutako helburu bat da, eta aliantza horiekin lankidetzan jarduteko bideak ireki dira.

NUPen ordezkaritza osatu zuten errektoreordeak, Begoña Ballaz Torres Nazioartekotze eta Lankidetza Ataleko buruak eta Arantxa Pérez Larrea NUPen UNITA Bulegoko buruak, eta ordezkaritzaren jarduera nagusiak izan ziren bai aliantza besteekin batera sustatzea bai harremanak egitea eta hitzarmenak sinatzea beste unibertsitate eta hezkuntza-erakunde batzuekin.

Nafarroako erakunde akademikoko ikasleen mugikortasun-aukerak handitzeko
Horien guztien artean, nabarmentzekoak dira GEMINAE programako unibertsitateekin ezarritakoak. UNITAk sustatutako unibertsitateen sare paraleloa da programa hori, eta unibertsitate horiek Europar Batasunetik kanpoko herrialdetakoak dira, batez ere Afrika eta Amerikakoak, non hizkuntza erromantzeak hitz egiten baitira. 

Europako Batzordeak 2017tik sustatutako Europako unibertsitate-aliantzak Estatu kideetako goi mailako hezkuntzako erakundeen arteko epe luzerako lankidetza-proiektuak dira. Aliantza horien bidez, beste helburu batzuen artean, goi mailako hezkuntzaren kalitatea eta Europako unibertsitateen lehiakortasuna hobetu nahi dira, bai eta Europako Unibertsitate Eremua garatzen lagundu ere.