Nafarroako Unibertsitatea munduko ehun unibertsitate onenen artean dago Filosofian, Teologia eta Erlijio Ikasketetan, Erizaintzan, Komunikazio eta Komunikabide Ikasketetan, Kontabilitatea eta Finantzetan, eta Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan. Posizio global horrekin batera, Espainian lehen postuetan dago arlo horietan, QS World Ranking by Subject 2022-k argitaratutako datuen arabera.
Akademikoen eta enpresaburuen artean duen ospeari eta haren ikerketaren kantitateari eta eraginari esker, Nafarroako Unibertsitatea munduko 23. postuan dago, eta Espainiako bigarrena da, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan. Kontabilitatean eta Finantzaetan, Unibertsitatea 52. postuan dago munduan, eta lehena da Espainian. Zentroa ere lehena da Espainian Teologia eta Erlijio Ikasketetan (51-100 munduan), Erizaintzan (51-100 munduan) eta Komunikazio eta Komunikabide Ikasketetan (51-100 munduan), Espainiako beste unibertsitate batekin berdinduta. Gainera, Filosofian, Nafarroako unibertsitatea bigarrena da Espainian, eta 51-100 tartean dago munduan.
Nafarroako Unibertsitateak Medikuntzan (5.), Arkitekturan (6.), Ekonomia eta Ekonometrian (5.), Zuzenbidean (5.), Farmazian (6.), Biologian (7.) eta Psikologian (7.) Espainiako lehen unibertsitateen artean egotea lortzen du. Lehenengo biak izan ezik, beste unibertsitate batzuekin batera geratzen da lehen postu hauetan.
Hala, QS arloen araberako sailkapena duten 51 azpieremuetatik, Nafarroako Unibertsitateak 15etan sailkatzea lortzen du. Azpiarlo hauek bost arlo nagusitan biltzen dira: Arteak eta Humanitateak, Ingeniaritza eta Teknologia, Bizitzaren Zientziak eta Medikuntza, Natura Zientziak eta Gizarte eta Enpresa Zientziak. Eremu handi horietan, Nafarroako Unibertsitatea Espainiako lehena da Gizarte eta Enpresa Zientzien arloan, eta 59.a munduan.
“Poz handia da ranking honek Unibertsitateko profesional eta ikasleen lan gogorra ikusaraztea, honek jende gehiagorengana iristeko aukera ematen baitu. Rankingaren emaitzek maila finkatua erakusten dute irakaskuntza eta ikerketa ditugun arloetan. Zenbait kasutan munduko onenen artean daude eta hori aitortzen dute akademikoek eta enpresaburuek”, adierazi du Rosalía Baena irakasleak, Ikasleen Errektoreordeak. “Oro har, Unibertsitateak arlo akademiko ezberdinetan duen gaitasuna islatzen da, eta gure ikasleen prestakuntzaren alde lanean jarraitzeko pizgarri bat da”, nabarmendu du.
Rankingaren emaitzak hemen kontsultatu daitezke: https://www.topuniversities.com/subject-rankings/2022.