Uniozio

Norah Jones, Ben Harper... Donostiako 58. Jazzaldian (IV)

Kontzertua eta afaria María Cristina Hotelean

Uztailaren 23an, 20:30ean, María Cristina Hoteleko Ibaia aretoan, Eri Yamamoto Triok kontzertu bat emango du. Aurretik, 20:00etan, ongietorria egiteko kopa bat eskainiko da eta emanaldia bukatutakoan, 21:30ean, koktel afari bat: kanape hotzak, beroak, postrea eta edatekoak.

(Ongi etorria egiteko kopa + kontzertua + koktel afaria = 80 euros / Sarrerak salgai gure webgunean eta leihatiletan)

San Martin Merkatua

San Martin Merkatuak “Erosi Jazzaren Erritmora” antolatuko du, bertan bi kontzertu ikusgai: uztailaren 21eko goizean Fran Serrano kontrabaxuan arituko da, Gonzalo Encinal pianoan lagun duela; uztailaren 22an Aitor Marimon gitarran eta Rodrigo Lauroba saxofoian.

Fnac Foruma

Bertako hiru taldek kontzertu bana emango dute Fnac Forumean, uztailaren 21, 22 eta 23an 19:00etan.

Garbera

Garbera zentro komertzialak, bigarren urtez jarraian, 58. Jazzaldiaren programazioaren zati bat hartuko du: 10 kontzertu, egunean 2, bata 12:30ean eta bestea 20:00etan.

Informazio gehiago:
www.jazzaldia.eus
www.donostiakultura.eus