Katapulta
Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitu bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Kutxa Kulturalek sustatua, Gipuzkoako talentu gazteak musikaren eta arte eszenikoen arloan bultzatzen ditu. Aurten zirkuituan parte hartuko duten taldeetatik 4 hautatu ditu Donostiako Jazzaldiak, 58. edizioan aritzeko: Bamms, Nakar, Olana Liss eta Ramada Inn.
Nazioarteko artistak
Dagoeneko aurkeztutako nazioarteko artista ugariei, ordainpekoei zein doakoei, Europa, Amerika, Asia eta Afrikako musikari gailenek eskainiko dituzten hogei bat kontzertu gehitu behar zaizkie, besteak beste: Jerry Bergonzi Quartet, Damir Imamovi, Ill Considered, The Side Effects, Sara Dowling, Bengue, Conversessions, Eri Yamamoto Trio, Michele Hendricks & Ronald Baker Project, Five Stars, The Mississippians eta Pacific Jazz Ambassadors.
Kolaborazioak
Donostiako Jazzaldiak bere programazioa zabaltzen eta dibertsifikatzen laguntzen duten erakundeekin lankidetzan jarraitzen du. Gaur aurkezten ditugun kontzertuetako hiruk ondokoak dituzte kolaboratzaile:
Freedom First
Freedom First izenburupean, Albert Marquès Jazz pianista katalanak Keith LaMarrekin grabatutako diskoa aurkeztuko du zuzenean. Keith LaMar preso dago, 1993an Estatu Batuetan heriotza-zigorrera kondenatua. Agertokian izango diren 4 musikariei Keith LaMarren ahotsa batuko zaie urrunetik. Bere ahotsaren grabazioekin eta espetxetik zuzenean arituz ere (telefonoz) parte hartuko du kontzertuan. Uztailaren 24an eta 25ean izango da, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, 20:00etan (15 euros - Sarrerak salgai gure webgunean eta leihatiletan).