San Telmo Museoa
Gertu dugun 2023. urte hau Euskadi-Japonia urtea izango da. Eta abagune hau dela eta, 58 Jazzaldiak piano ziklo bat programatuko du museoko klaustro zoragarrian, pianista japoniarrei soilik eskainia.
Pianista horietatik guztietatik garrantzitsuena, eta herrialde horretako musikaririk unibertsalenetakoa, Yosuke Yamashita da. Berealdikoa da Jazzaren eszenan duen garrantzia, eta bere ospeak ez du berdinik. Bi kontzertu eskainiko ditu: bata pieza estandarrei eta bere konposizioei eskainia; bestea, errepertorio klasikoaz duen ikuspegi berezi bezain zoragarriari eskainia, esaterako: Ravelen Boleroa eta G. Gershwinen Rhapsody In Blue.
Gainerako hiru pianistek, Kento Tsubosakak, Hakuei Kimek, eta Donostian dagoeneko ezaguna den Eri Yamamotok osatzen dute ziklo bikain eta kalitate goreneko hau.
Victoria Eugenia Antzokia
Salgai daude -nahiz eta parte hartuko duten taldeen hautaketa zehatza ez den apirilera arte ezagutzera emango- berriro ere Donostiako Jazz aldiaren barruan izango den JazzEñe zikloko sarrerak. JazzEñeren bederatzigarren edizioa izango da hau, eta bertan, 4 egunez, uztailaren 22tik 25era, SGAE Fundazioak hautatutako 8 artistez gozatu ahal izango da, Espainiako Jazza hedatzea eta internazionalizatzea helburu.
Sarrerak eta abonuak
Salgai dira sarrerak eta abonuak agertoki hauetan emango diren kontzertuetarako: Trinitate plaza, Kursaal Auditorioa, San Telmo Museoa eta Victoria Eugenia Antzokia. Erosketak leihatilan presentzialki nahiz online egin daitezke gure webgunean (www.jazzaldia.eus) eta Donostia Kulturarenean (www.donostiakultura.eus).
Dagoeneko aurkeztutako programazioari 49 kontzertu gehitu zaizkio; horietatik 46 doakoak izango dira, 22 tokiko artistenak, eta nazioarteko artisten zerrenda luze bat ere izango da tartean.
Tokiko taldeak
Maila oso altuko hamar talde lokal hautatu dira prozesu baten ondoren. Hala, hasiera batean, 65 hautagaitza aurkeztu ziren, eta ondoren 15 kontzertu eman ziren hiriko klubetan. Hautatutako 10 taldeak, 58. Jazzaldian arituko direnak, honako hauek dira: Isla Trio, Xahu, Motelas, Les Cuisinieres, Lutfi Jakfar Sitxh Trio, Arnaud Labastie Trio, Amaika Rude, Mikel Legasa, Quintet, Xavi Maldonado and David Cid Quartet eta Kinkfolk.
Horiei guztiei Elena Setién donostiarraren kontzertua gehituko zaie, Nauticoolen.