Prestakuntza

Nolako da Unibertsitatea

Unibertsitate motak

Bi unibertsitate mota daude:  Publikoak eta Pribatuak. Euskadin  Universidad del País Vasco / Euskal  Herriko Unibertsitatea publikoa da eta  Deustu eta Mondragon Unibertsitatea  pribatuak dira.

UPV/EHUk Komunitate Autonomoaren finantziazioa du. Instituzio autonomo bat da, erregimen demokratiko batekin bere funtzionamenduan. Unibertsitate pribatuak autofinantziazioko sistema batez kudeatzen dira, ikasleen onarpenerako berezko sistemak dituzte eta beren prezio akademikoak ezartzen dituzte, publikoetakoak baino kostu handiago batekin.

Unibertsitateen egitura

Unibertsitate publikoak osatzen dute Eskolek, Fakultateek, Departamentuek, Ikerketako Institutu Unibertsitarioek eta beste zentro edo egiturek, beharrezkoak direnak beren funtzioen egikaritzarako.

Zer da Campusa?

Espazio fisikoa non biltzen diren zentro ezberdinak (fakultateak, eskolak, liburutegia...) eta zerbitzuak (informazio zerbitzua, kirol zerbitzua, kafetegiak, liburutegia) “campusa” deitzen da.

Eskolak eta fakultateak

Eskolak eta fakultateak arduratzen dira Graduen lorpenera bideratuta dihoazen irakaskuntzen antolaketaz, prozesu akademikoez, administratiboez eta kudeaketaz. Beste titulu batzuk lortzera begira dauden beste irakaskuntza batzuk eman ditzakete ere, baita bete ere unibertsitateak aurora eramatea erabakitzen dituen funtzio horiek ere.

Orokorrean, zentroak, bere idazkaritzaren bitartez, erreferentzia gune dira kudeaketa administratiboak egiteko, hala nola matrikula, ziurtagirien igorpena, espediente akademikoaren kontsulta, titulu unibertsitarioaren bidaltzea edo noten argitarapena.

Zentroak lehenengo erreferentzia puntuak dira etorkizuneko unibertsitarioarentzat. Modu horretan, non ikasten dugun galdetzen digutenean, gehienetan hau erantzungo dugu: “Medikuntzako Fakultatean edo Magisteritzako Eskolan, etab.”.

Departamentu unibertsitarioa

Departamentuak irakaskuntza eta ikerketako unitateak dira, arduratzen direnak ezaguerako eremu bat edo anitzeko irakaspenak koordinatzeaz zentro bat edo gehiagotan, irakaslegoaren irakaskuntza eta ikerkuntza-ekimenak sustatzeaz, eta beste funtzio batzuk betetzeaz.

Departamentu edo sailek ezaguerako eremu jakin batzuekin harremana duten irakasle multzo bat biltzen dute, irakaskuntzan jardun daitezkeenak titulazio bat edo gehiagotan aldi berean eta zentro ezberdinetan aurki daitezkeenak.

Normalki, departamentuak aurkitzen diren espazio fisikoak irakaslegoaren bulegoak izaten dituzte, baita saileko idazkaritza ere, administrazioko eta kudeaketako lanak hartzen dituena.

Zer da institutu unibertsitario bat?

Ikerkuntzako Institutu Unibertsitarioak ikerkuntza zientifiko eta teknikora edo sormen artistikora bideratutako zentroak dira. Doktoretza eta graduondoko ikasketak eta programak antola eta gara ditzakete eta aholkularitza teknikoa eman ere.

Institutu hauek unibertsitate batek edo gehiagok osa ditzakete, edo batera beste entitate publiko edo pribatu batzuekin hitzarmen edo elkarlan-mota beste batzuen bidez.

Zer da zentro atxikitu bat?

Goi mailako hezkuntza zentroak dira, hitzarmen bidez unibertsitate publiko batera atxikitzen direnak izaera ofizialeko tituluak lortzera zuzentzen diren ikasketak emateko. Titulu hauek balio dute lurralde nazional guztian.