Unibertsitatea

Nola txertatu AA hezkuntzan? (II)

Mikrokredentzialak eta titulazio birtualak

Eguna amaitzeko, beste mahai inguru bat egin zen, "Unibertsitateko Mikrokredentzialen oraina eta etorkizuna" izenekoa. Mahai inguru horretan, unibertsitate desberdinetako ordezkariek unibertsitateko mikrokredentzialen garapenaren funtsezko gaietako batzuk landu zituzten. Horien artean daude, esaterako, kalitatea bermatzea edo ziurtagiri digitala, mikrokredentzialek enplegu politiketan duten zeregina, edo Europako unibertsitateen arteko aliantzetako mikrokredentzialen gaia.

"Irakaskuntza metodologiak eta ebaluazio sistemak modalitate birtualeko titulazioetan" mahai inguruarekin jarraitu zuten CRUE-Docencia jardunaldiek otsailaren 14an. Unibertsitateko bost arduradunek CRUE-Docencia-ko Online Irakaskuntzen lantaldeak guztiokin partekatu zituzten irakaskuntza metodologiei eta online tituluetako ebaluazio eredu berritzaileei buruz egindako inkestaren emaitzak. Gainera, beren erakundeetan ezarritako irakaskuntza eta ebaluazioko esperientzia berritzaileak aurkeztu zituzten, modalitate birtualean.