Uniozio

Nazioarteko dantza Bilbon, Lekuz Leku (III)

  • Manu Gaigne - Jone Amezaga. Euskadi. Remedios Vals. Padre Arrupe. Ekainak 23, ostirala / 19:20.
    Idea sortzea - denbora - ideia suntsitzea. Etengabe gertatzen zaigu. Guk bals batekin erantzuten dugu zentzugabearen erreinura iritsi arte. Bila eta bila, proba eta proba. Eta, hala ere, betiere abiapuntuko ideiara iritsiko garelakoan. (Edo) ideian ona da, (ala) ez duzu hobeagorik. 3/4ko konpas egokiez beteta, zentzugabetasun horrek hunkitzen gaitu, mugiarazten gaitu. Itsasoa bare dagoenean mugitzen den bezala. Etengabe interpretatzen dugu gure hizkuntza komunean, lortzen dugu eta berriz hasten gara. Arriskua hartzen dugu: gure kodea biluztu eta gordina zerbitzatzen dugu. Sagarra lagungarri izango delakoan. Hori da, hain zuzen ere, Remedios Vals; egingo dugu dantzan?
    Iraupena 14 minutu.
    Sormena eta interpretazioa: Manu Gaigne, Jone Amezaga.
    Argazkiak eta bideoa: Etanowski.
    Erakunde laguntzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea, Garaion Sorgingunea, Azala Kreazio Espazioa, Lizartzako Udala.

  • M. J. Guaigua - L. Boudhiaf. Ekuador. Me fui con tu nombre. Kaia. Ekainak 23, ostirala / 19:40.
    Hauskorra eta astuna, gorputzak eremu anitzetan bere zaurgarritasuna eta utzikeria adierazten ditu. Eremu horietan topaketa berrien bila dabil, giroa antzemateko modu berriak aurkitu nahi ditu, eta zeregin horretan denbora eta materialtasuna bizi dira egoera-aldaketak zeharkatzen dituzte.
    Iraupena: 11 minutu.
    Koreografia eta interpretazioa: Marcelo Javier Guaigua, Lémia Boudhiaf.
    Testua: Jorgenrique Adoum.
    Kanpo-ahotsa: Julio Cortázar.
    Argazkiak: Pablo Vargas / Sólodos En Danza Costa Rica.
    SóLODOS saria DANTZAN - COSTA RICA - 2020 Espainiako jaialdi, lehiaketa eta programazioetan zehar bira.

  • La Venidera. Madril. Loca. Sitios y Lugares. Ekainak 23, ostirala / 20:00.
    “Loca” bi gorputzen estasia da askatzeko desio hutsean elkarri elikatzen diotenean. Intentsitatea, entzutea, indarra, kemena, errukia; horiek guztiak planteatzen ditu bi gorputz horien topaketak Espainiako dantza garaikidearen bitartez komunikatzen direnean.
    Iraupena 10 minutu.
    Koreografia: Albert Hernández.
    Musika: “Loca” - Silvia Pérez Cruz.
    Soinuaren tratamendua: Daniel Artomático.
    Jantzien diseinua: Albert Hernández e Irene Tena.
    Interpreteak: Andrea Antó e Irene Tena.
    Argazkilaria: David Sirvent.

  • Centro de Experimentación Escénica. Valdivia (Chile). De alta densidad. Ekainak 23, ostirala, 20:20.
    'De alta densidad' lanak gogoeta egiten du pertsonok planetan dugun hedapenaz eta gure ekintzek bertan duten eraginaz. Zehazki, plastikoaren gaia jorratzen du eta nola gure erabakien ondorioz munduko itsasoak plastikoz betetzen ari diren.
    Konpainiak hizkera eszenikoen uztarketa aztertzen du, eta bere xedea dantza espezializatuta ez dagoen publikoarengana hurbiltzea da. Konbentzionalak ez diren espazioetarako sortu duten obra dinamikoa da. Espezializatuta ez dagoen publikoarentzako obra bat egiteko asmoa izan dute eta ahalik eta esperientzia aktiboena izan dadin dute xede.

Informazio gehiago:
www.lekuzleku.com