Egun, 300 bat enpresak osatutako sarea du Mondragon Unibertsitateak, bere ikerkuntza- eta transferentzia-proiektuak gauzatzeko.
Era berean, azpimarratzekoa da ikasleen enplegatze-tasa, % 95ekoa baita graduetan eta unibertsitate-masterretan, eta % 100ekoa doktorego-programetan.
Bestalde, garrantzi handikoa da prestakuntza duala ere, Mondragon Unibertsitateak ia 60 urte baitaramatza eredu horretan lan egiten -Alecop sortu zenetik, hain zuzen- eta, horrenbestez, Euskadiko liderra da arlo horretan. Hain zuzen, unibertsitateak 22 titulu ematen ditu modalitate dualean, eta ikasleen % 68 inguruk aukeratzen du prestakuntza-mota hori. Hori dela eta, Europako lehen unibertsitate-sare dualaren buru da European Universities ekimenaren barruan (EU4DUAL proiektua). Lidergo horri esker, Euskadi nazioarteko erreferentziako herrialdea izango da prestakuntza dualaren esparruan.
Horrez gain, nazioarteko eta Estatuko hainbat unibertsitate-sailkapenetan nabarmentzen da Mondragon Unibertsitatea, hala nola ezagutzaren transferentzia, ikerkuntza, irakaskuntza eta enplegagarritasuna aintzat hartzen dituzten ardatzetan. Adibidez, Europako Batzordearen U-Multirank sailkapenak -munduan unibertsitate-sailkapen nagusi eta zehatzena omen da- aintzat hartzen dituen bost arloetako hamar parametrotan bikaintzat hartzen dituen Espainiako bost unibertsitateetako bat da Mondragon Unibertsitatea.
Ildo horretan, nabarmentzekoa da Unibertsitatea estatu-mailako bigarren postuan dagoela ikasleen mugikortasunari dagokionez. Halaber, ezagutzaren transferentziaren esparruan, estatu-mailako seigarren postuan dago.
Bere eskualdean (Euskadin) eragin sozioekonomikorik handiena duen unibertsitatea da, eta estatuko zazpigarrena, U-Multiranken arabera.