Unibertsitatea

MUk Estatuan plataforma digitaleko kooperatibak sustatzeko eta bizkortzeko sarea sortu du

Plataforma-kooperatibak hazten ari den fenomenoa dira, eta jabetza pribatuko plataforma digital handien aukera. Kooperatiba mota horiek eredu dira, Estatuko kooperatiba tradizionalen historia luzea eta askotariko ikaskuntzak eta lan digitaleko plataformek gaur egun eskaintzen dituzten aukerak bateratzen baitituzte, lan duina eta arduratsua eskainiz. Mugimendu kooperatiboa indartzeko aukera ere bada, digitalizazioak eta plataforma digitalen ereduek hazteko eta eskalatzeko ahalmen handia baitute.

Espainian plataforma-kooperatiben hazi bat badago ere, oraindik beharrezkoa da artikulazio handiagoa, sareko lana eta lan koordinatua bultzatzea, mugimendua indartzeko. Ikuspegi horretatik sortu da "Platform Coop Venture Builder: ekintzailetza kooperatiboko ekosistema dinamizatzea, plataforma-kooperatiben zabalkundearen, ikerkuntzaren eta inkubazioaren bidez" proiektua. Gizarte Ekonomia Bultzatzeko Plan Integralaren laguntza-deialdiaren bidez jaso du finantzaketa, 2022ko eta 2023ko sare ekonomiko, inklusibo eta jasangarria sortzeko xedez, Espainiako Laneko eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak Europar Batasuneko Next Generation Funtsekin gauzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

"Platform Coop Venture Builder" proiektuak ekintzailetza kooperatiboko ekosistema eta plataforma digitaleko kooperatibak ikertzeko, sustatzeko eta bizkortzeko nazioko sarea dinamizatzea du helburu, eta, horrela, epe ertain eta luzera, kooperatiben berroneratzea eta ekonomia digitalari eta plataforma kooperatiboei loturiko enpleguaren sorrera sustatzea.

Zer dira venture builderrak?

Proiektuak venture builder kooperatibo bat sortzea du helburu, garatzeko bidean diren enpresen faktoria antzeko bat. Beste herrialde edo merkatu batzuetan funtzionatu duten negozio-ideiak edo -ereduak egokitzen ditu, ondoren tokiko merkatuan aplikatzeko eta start-up berriak martxan jartzeko. Xedea, beraz, ez da proiektu propioak babestea soilik, baita lehendik dauden eta plataforma digitalen kooperatiben eremuan izaera kooperatiboko eta sozialeko ekarpena egiteko ahalmena duten proiektuak inkubatu eta bizkortzea ere. Negozio-eredu horrek balio bereizgarriak ditu jabetza partekatuari dagokionez. Baterako sorkuntzako eta baterako partaidetzako prozesu bat da, pertsonengan eta guztien ongian gehiago ardaztua, botere-iturri diren teknologian edo kapitalean baino.

Venture builder horrek printzipio etiko hauek ditu: jabetza eta erabaki kolektiboak; kooperatiben arteko lankidetza; ikuspegi sistematikoa; errealitate komunitario, tokiko eta eskualdekoarekiko konpromisoa; balioa eta eragina sortzea; eraldaketa soziala, eta berdintasuna eta integrazioa.

Ekimena sustatzeko asmoz, Platform Coop Venture Builderrek Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Konferentzia: Pertsonak, Planeta eta Ekintza biltzarrean hartu zuen parte. Biltzarra Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritzaren eremuan egin zen, joan den azaroaren 13an eta 14an, Donostian. Proiektu barruan azelerazioko Bootcamp bat ere egin zen, 3 plataforma-kooperatibaren -Benestarum, Tandem Go eta Sum sum- negozio-ideiari hazarazten laguntzeko asmoz. Bootcampa Donostian egin zen (Irungo MTAn, Impact HUB-en, Tabakaleran eta Kursaalen).