Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hiru titulu berri izango ditu; Hezkuntzaren arloko master bat da nabarmentzekoa.
Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketako Unibertsitate Masterra % 100 online emango da, eta ikasleak hezkuntzaren arloan berrikuntza-ildo berriak identifikatzeko gai izateko prestatzea du helburu. Ikasleak ikertzaile izan ahalko dira, eta doktorego-programan sartu. Titulua euskaraz zein gaztelaniaz emango da. Ikasleek, gainera, bi ikasketa-erritmo izango dituzte aukeran, urte batean edo bi urtean egiteko aukera izango baitute.
Bestalde, urrian, Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean espezializazio-diploma hasiko da, Euskaltzaindiaren eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen arteko elkarlanari esker.
Gastronomia Zientzien Fakultatea
Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Centerrek prestakuntza-eskaintza handituko du eta Food Design: Berrikuntza Produktu, Zerbitzu eta Esperientzia Gastronomikoetan Masterra eskainiko du. Master horren lehen edizioa 2025eko urtarrilean hasiko da, formatu hibridoan. Merkatuko prestakuntza-eskaintzari ikuspegi berritzaile eta sortzaile batetik erantzuteko beharraren ondorioz sortu da, eta elikagai-industrian aldaketa nabarmenak bultzatzea du xede, erronkei aurre eginez, aukerak sortuz, eztabaidak piztuz eta narratiba jasangarritasunera bideratuz, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren integrazioan eta kulturarekiko errespetuan oinarrituta, gastronomiaren eta diseinuaren arteko sinergiak bilatuta.