LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia
Mondragon Unibertsitateak LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren zuzendaritzapean jardungo du katedran. LANKI erreferentea da euskal kooperatibismoaren inguruko ikerketan eta sustapenean, eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean du egoitza, Eskoriatzako campusean. Ikertegia 2001ean sortu zen, hiru helburu nagusirekin:
Mondragon Unibertsitateari buruz
Mondragon Unibertsitatea irabazi-asmorik gabeko unibertsitate kooperatiboa da, Mondragon korporazioaren barruan dagoena. Mondragon lehen euskal enpresa-taldea da, Espainiako hamargarrena eta munduko kooperatiba-talderik handiena (266 enpresa eta 80.000 langile inguru ditu). Hauek dira Mondragon Unibertsitatearen ezaugarri nagusiak: berrikuntzaren aldeko apustua, eraldaketa pertsonalarekiko eta sozialarekiko konpromisoa, hezkuntza-programen kalitatea eta orientazio praktikoa, lan-munduarekin duen harreman estuaren ondorio gisa.