Zer dira venture builderrak?
Proiektuak venture builder kooperatibo bat sortzea du helburu, garatzeko bidean diren enpresen faktoria antzeko bat. Beste herrialde edo merkatu batzuetan funtzionatu duten negozio-ideiak edo -ereduak egokitzen ditu, ondoren tokiko merkatuan aplikatzeko eta start-up berriak martxan jartzeko. Xedea, beraz, ez da proiektu propioak babestea soilik, baita lehendik dauden eta plataforma digitalen kooperatiben eremuan izaera kooperatiboko eta sozialeko ekarpena egiteko ahalmena duten proiektuak inkubatu eta bizkortzea ere. Negozio-eredu horrek balio bereizgarriak ditu jabetza partekatuari dagokionez. Baterako sorkuntzako eta baterako partaidetzako prozesu bat da, pertsonengan eta guztien ongian gehiago ardaztua, botere-iturri diren teknologian edo kapitalean baino.
Venture builder horrek printzipio etiko hauek ditu: jabetza eta erabaki kolektiboak; kooperatiben arteko lankidetza; ikuspegi sistematikoa; errealitate komunitario, tokiko eta eskualdekoarekiko konpromisoa; balioa eta eragina sortzea; eraldaketa soziala, eta berdintasuna eta integrazioa.
Ekimena sustatzeko asmoz, Platform Coop Venture Builderrek Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Konferentzia: Pertsonak, Planeta eta Ekintza biltzarrean hartu zuen parte.
Biltzarra Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritzaren eremuan egin zen, joan den azaroaren 13an eta 14an, Donostian. Proiektu barruan azelerazioko Bootcamp bat ere egin zen, 3 plataforma-kooperatibaren —Benestarum, Tandem Go eta Sum sum— negozio-ideiari hazarazten laguntzeko asmoz. Bootcampa Donostian egin zen (Irungo MTAn, Impact HUBen, Tabakaleran eta Kursaalen).