DBHrako eraikin berria, gimnasio eta guzti
Hezkuntza Sailak Txorierri BHIn burutu duen jarduketa nagusia DBHrako eraikin berria egitea izan da. DBH 1, 2 eta 3. mailetako ikasleen gelak kokatu dira bertan. Eraikinak 4.225 metro karratuko azalera eraikia du, hiru solairutan banatuta (beheko solairua + 2 goi-solairu).
Eraikin berri hau eraikin nagusiaren hegoaldean egin dira, harekiko elkarzut, ekialdemendebalde orientazioarekin. Eraikin berriak libre uzten du, eraikin nagusiaren fatxada, honi bistak eta eguzki-argia kendu gabe. Pasabide batek bi eraikinen lehen solairuak lotzen ditu.
Eraikin berriari erantsita, baina bolumen bereizian, gimnasio berria egin da, dagozkion aldagela eta dutxekin. Bolumen berri horrek erdi-sotoko solairu batean du oinarria, kanpoko kirol pisten maila berean. Kanpoan, ekialdera begira, aterpea egin zaio, ibilgailuen eta autobusen parkinetik sarbide gisa. Gimnasio berria eraiki arren, institutuak partzelaren beste muturrean lehendik zuen pista estaliak bertan jarraitzen du. Gimnasioaren eta pista estaliaren artean, kirol anitzeko kanpoko bi pista daude.
Eraikin berrian instalazio hauek nabarmentzen dira:
Azalera eraikia, guztira: 4.225 m²